castellano english

2 4 6 8
Bilatu
  Hasiera :: Polimeroen Teknologia :: Jakintza-arloak :: Bezeroarekiko enpatia eta laguntza

Bezeroarekiko enpatia eta laguntza

Gure bezeroak egunero dituen premien jakitun gaude; izan ere, ideien sorreran eta estrategien formulazioan parte hartzen dugu batera. Berrikuntza eta teknologia edo sektore dibertsifikazioko prozesuetako zalantzak ulertu eta bizi ditugu, eta horrelako prozesuetan egon ohi diren oztopoak antzeman eta, esperientziaren bidez, berrikuntzaren gaineko aholkularitza ematen dugu, garapen teknologikoa lortzeko.

Badakigu proiektu baten faseak batzen, bai eta gure bezeroen interesei laguntza ematen ere, eta hori ezinbestekoa da egiten ditugun proiektu eta zerbitzu teknikoetan arrakasta izateko. Horrela ikusten dugu, eta horrela ulertarazten digute bezeroek. Hori dela eta, beti egiten dugu lan bezeroarekin gertu-gertutik, dituen premiei erantzunez.

Gertutasun hori dela eta, emaitza bikainak lortzen ditugu eta hori horrela izatea defendatzen dugu, aholkularitzako, garapeneko, berrikuntzako edo ikerketako proiektu guztietan zalantza eta kezka guztiak argitzeko. Horretarako, bezeroaren enpresaren egoeretara egokitzen gara, lankidetzan dihardugun bitartean.

Malgutasuna dugu bereizgarri.







Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS