castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Nortzuk gara

Nortzuk gara

Goi-mailako prestakuntza duen ikertzaile-taldea gara. Gure ikerketa-lana, garapen teknologikoa eta Polimeroen Teknologian eta Elikagaien Teknologian espezializatutako berrikuntza nazioartera begira ere badago. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen baitan gaude.

Markina-Xemeingo (Bizkaia) berrikuntza-gunean gaude. Enpresei laguntza ematen diegu produktu berriak ekoizten; negozio-aukera berrien bilaketan aholkuak eta laguntza ematen diegu, bai eta beren produktuak hobetzen eta dibertsifikatzen ere.

Puntako azpiegiturak ditugu eta, horien bidez, gure bezeroei zerbitzurik onena berma diezaiekegu, prozesuen kalitaterik onenarekin eta proiektu bakoitzaren bana-banako jarraipenaren alde eginez.

Lea Artibai Ikastetxea S.Coop.-ren eta MONDRAGON Korporazioaren proiektuaren barne gaude.

"Gure bezeroek ematen dizkiegun zerbitzuengan konfiantza handia dutela nabarmentzen dute, bai eta urrats eta epeak zintzo betetzen ditugula ere"

Jose Javier Egurrola, Polimeroen Teknologiako zuzendaria.

"Hurbileko profesionalak gara, oso malguak, eta enpresei modu dinamikoan eta konfiantzaz laguntzen diegu berrikuntzan murgiltzen"

Naia Andonegi, Elikagaien Teknologiako zuzendaria.







Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS