castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Berriak

Urtea



2018/12/19

TEP programaren laugarren edizioan nazioarteko partaidetzak gora egin du

Bederatzi pertsonek hartu dute parte laugarren edizio honetan, horietako hiru mexikarrak eta beste txinatar bat. Enpresen presentzia eta babesa ezinbestekoa da programa honetan, hori baita programa honen arrakastaren gakoa. Praktikak egiten dituzten ikasleen %85a enpresan bertan geratzen da lanean.

[+]


2018/12/04

CRAM unitatea jarri du martxan Leartikerrek

Leartikerrek CRAM unitatea jarri du martxan; unitate honen bidez, bere ISO 7 gela garbiaz baliatuz, FDM filamentuak ekoiztuko dituzte dituzte enpresa eta ospitaleentzako. Leartikerren plan estrategikoaren helburua 2020an teknologia-guneko ikerketa-bolumenaren %15 biomedikuntzaren sektorearekin erlazionatua egotea da.

[+]


2018/11/26

Leartikerrek idatzitako 9 artikulu zientifiko nazioarteko aldizkari ospetsutan

2015eko uztailean Leartiker Koop Elkartea sortu zenetik, 9 artikulu argitaratu dira nazioarteko aldizkarietan. Horietako 3 Q1 mailan sailkatutako aldizkarietan eta beste 6 Q2 mailakoetan. Horrez gain, beste 26 lan aurkeztu dira hainbat kongresu ezberdinetan.

[+]


2018/11/26

Leartiker ere euskaraldiarekin bat!

Beste hainbat enpresa eta elkartek legez, Leartikerrek ere bat egin du ekimen adierazgarri honekin.

[+]


2018/11/17

INNOLACT proiektuan garaturiko esneki produktu berritzaileak aurkeztu dira Donapaleun

INNOLACT proiektuan Learikerrek eta Jean Errecart Lizeoak garatu dituzten esneki produktuak aurkezteko jardunaldia antolatu Jean Errecart Lizeoak Donapaleun

[+]


2018/11/16

INNOLACT proiektuko bazkide bilera egin da Donapaleun

Azaroaren 14 eta 15ean INNOLACT proiektuko lan talde bilera egin da Donapaleuko Jean Errecart Lizeoan

[+]


2018/10/29

Leartikerrek GAZTABERRI proiektuaren aurkezpenean parte hartu du

Gaztaberri proiektuaren aurkezpena egin da Eusko Jaurlaritzan. Proiektuaren proposamena esneki sektoreko ekoizleei Eusko Labeldun ziurtagiria duten ardi eta behi esnearekin egindako gazta berritzaile gama bat ekoizteko aukera ematea da. Leartikerrek proiektuaren definizioan eta identifikatu diren Labeldun esnearekin egindako gazta desberdinen ezaugarri zein ekoizpen prozesuaren zehaztapenak garatzen lagun du.

[+]


2018/10/17

Leartiker nazioarteko erakusleiho garrantzitsuenetan: FAKUMA eta DIGIMATUM2018

Leartikerrek Alemanian urtero ospatzen den plastiko prozesamendu industrialaren alorreko FAKUMA azokan parte hartu du laugarrenez. Zentro Teknologikoak polimeroen alorrean dituen espezializazio teknologikoak aurkeztuko ditu, bereziki bi alorretan: lightweight produktuak eta kautxuetan neke joeraren aurreikuspena. Urriko bigarren astean Pragan ospatu zen Digimat software erabiltzaileen azokan ere parte hartu du Leartikerrek.

[+]


2018/10/16

AEROCAR proiektuko bazkideen bosgarren bileran prototipoen aurrerapenak azaldu zituen bazkide bakoitzak

Joan den urriaren 2an AEROCAR proiektuko bazkideak Leartikerrek Markina-Xemeinen dituen instalazioetan batu ziren proiektuaren azken fasean jarraitu beharreko pausuak zehazteko. Momentu honetan bazkideek prototipoen garapenean lanean jarraitzen dute, aeronautikaren eta automozioaren sektoreko enpresa ezberdinekin elkarlanean. Horregatik, bazkide bakoitzak bere prototipoaren azken aurrerapenak eta berrikuntzak azaldu zizkien gainerakoei, erabiltzen ari diren metodo eta teknologiak azaldu eta ideia ezberdinak eztabaidatzeko.

[+]


2018/10/15

Salda Badago proiektua, oilo salda baino zerbait gehiago

Azken hilabeteotako lanaren ondorioz jada merkaturatuta dauden hainbat produktu garatu dira Salda Badago proiektuaren baitan. Oleta Baserria, Oilobide, Elvira SL eta Leartiker elkarlanean aritu dira proiektuaren garapenean.

[+]


2018/10/04

Leartiker gradu optikoko silikona lantzen hasiko da HEALTH LSR proiektuaren baitan

Leartiker kalitate optikoa duen silikona lantzen hasiko da Health-LSR proiektuaren baitan. Helburua molde prototipo bat diseinatu eta garatzea izango da, material honen abantailak frogan jartzeko eta sortutako ezagutza silikona likidoaren partzuergoan eskuragarri jartzeko.

[+]


2018/10/02

Leartikerrek UNE 166002 ziurtagiria lortu du bere I+G+b kudeaketa sisteman

Leartikerrek UNE16602 ziurtagiria lortu du ikerketa, garapen eta berrikuntza prozesuak modu eraginkorrean eta kalitatez gauzatzen dituen zentroa dela bermatuz.

[+]


2018/10/01

Aizeti Burgoak konferentzia aurkeztu du Polimeroetan Espezializatutako Espainiako Taldeak antolatutako XV. Kongresuan

Leartikerreko lankide Aizeti Burgoak “Effect of carboxylated HNBR content on the compatibilization of PA6/HNBR immiscible blends. Analysis of morphology, viscoelastic behavior and mechanicals properties” konferentzia eman du Polimeroetan Espezializatutako taldeak (Espainako Kimika eta Fisikako Sozietateen talde bereziak) antolatzen duen XV. Kongresuan.

[+]


2018/09/25

MONS gazta afinatzaileen egoitzan esperientzia aparta

MONS gazta afinatzaile ospetsuen egoitzan astebeteko egonaldia burutzeko aukera izan dugu. Malen izan da bertan, gaztak nola afinatzen diren ikusi eta ikasten. Ontze kamara eta kobazuloetan, gazta mota bakoitzaren ezaugarri organoleptikorik onenak lortzeko aplikatzen duten lan metodologia ezagutu eta praktikatzeko aukera izan dugu. Ekintza INNOLACT proiektu europearraren baitan gauzatu da.

[+]


2018/07/17

Leartiker Madrilgo Salón Gourmet azokan izan da

Maiatzaren 7tik 10era Madrilgo Salon Gourmet azoka interesgarria bisitatzen egon ziren Leartikerreko ikerlariak. Besteak beste, bere 32. edizioa ospatu zuen azoka honek elikagai berritzaile ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea eskaini zien bertaratuei. 40.000 produktu inguru, mila erakusle baino gehiago, nazioarteko bisitariak... ez dago dudarik azoka hau luxozko produktuen erakusleiho nagusietakoa dela. Azokan ikusitako esneki berritzaileak kontuan hartu dira INNOLACT proiektu europearraren baitan lanean jarraitzerako orduan.

[+]


2018/07/11

Leartikerrek garatutako produktuak Euskadiko Kluster Egunean

Leartiker bidelagun izan duten hainbat enpresen produktuak ikusgai egon dira Kluster Eguneko Berrikuntza Txokoan, esaterako Ekotarriko, Bizkarra, Harakai, Lokate, Baskaran eta Sakona.

[+]


2018/07/09

INNOLACT proiektuko transferentzia teknologiko saioak martxan

Lehen transferentzia saioa gazta urdinaren teknologiaren ingurukoa izan zen. Bigarrenean, gazta hilatuen gaia landu zen.

[+]


2018/07/06

Bizkarrak LEARTIKERrekin batera garatutako azukre gehiturik gabeko izozkiak salgai daude dagoeneko

Bizkarrak merkaturatu berri duen azukre gehiturik gabeko izozki gama berria Leartikerrekin batera garatutako Gelfree berrikuntza proiektuaren baitan egindako lanaren emaitza da, Eusko Jaurlaritzaren I+G+b dirulaguntzaren bidez finantzatu dena.

[+]


2018/07/05

Bukatu da “Afinazio prozesuaren eta gazta afinatzaile-irudi garapena” proiektua

Afinazio prozesuaren eta gazta afinatzaile-irudi garapena proiektuaren helburu nagusia gaztandegi tradizionaletan gazta afinatzailearen irudia txertatzea izan da, mota ezberdinetako eta balio erantsiko gazta afinatuak lortzeko.

[+]


2018/07/03

Aerocar proiektuko hirugarren faseko dokumentuak eskuragarri daude

Automobilgintzaren eta aeronautikaren sektoreetako tendentzien, material erabilienen eta eskuragarri dagoen teknologiaren analisi bat egiteko balio izan zuten lehen bi faseen ondoren, orain hirugarren faseari dagozkion dokumentuak ere kontsultatu daitezke webgunean. Fase honen helburu nagusia bi sektoreen arteko transferentzia teknologikoa egiteko material eta prozesu teknologiko interesgarri eta bideragarrienak aukeratzea izan da.

[+]


2018/06/28

Bukatuta da TEP programaren 3. edizioa

Ekainaren 22an Leartiker eta Lea Artibai Ikastetxeak antolatutako eta Europako Gizarte Funtsak (EGF) finantzatutako Technology Entrepreneurship Program (TEP) formazioaren 3. edizioari bukaera eman zitzaion diploma banaketarekin.

[+]


2018/06/27

Leartiker Health espezializazioarekin erlazionaturiko bi ekitalditan izan da

Azken egunetan Leartikerrek bi ekitaldi garrantzitsutan parte hartu du. Lehenbizi ekainaren 14an Engel enpresak antolaturiko med.con jardunaldian izan zen. Bertan injektoreak ekoizten dituen enpresa Austriar honek medikuntza sektorerako dituen makinak aurkeztu zizkien Espainian sektore honetan lan egiten duten enpresei. Guztira 52 partaide egon ziren, eta Leartikerrek Health-LSR proiektua aurkezteko aukera izan zuen.

[+]


2018/06/26

GAXUREren merkaturatzea bultzatzen duen kooperazio proiektuak martxan jarraitzen du

Leartiker Gaxureren merkaturatzea bultzatzeko lankidetza proiektu batean parte hartzen ari da Eusko Jaurlaritzaren 2016ko Kooperaziorako diru-laguntzaren baitan. Zentro teknologikoarekin batera proiektu honetan parte hartzen dute Lea-Artibai Landa Garapen Elkarteak, Esnetik Kooperatibak, Santamañe Elkarteak, Saltsan Katerinak eta Bilboko Alde Zaharreko Merkataritza Elkarteak ere.

[+]


2018/06/25

Kautxuaren neke jokaera astea arrakastatsua Leartikerren Endurica-ko Will Mars doktorearen eskutik

Joan den maiatzaren 21etik 25era Kautxuaren neke jokaera astea ospatu zen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Aste horretan zehar Endurica-ren sortzaile eta zuzendaria eta Leartikerren partner-a den Will Mars doktoreak kautxuaren akats mekanikei buruzko bi ikastaro espezializatu eskaini zituen.

[+]


2018/05/23

TEP programaren laugarren edizioan izena emateko epea zabalik

Tecnológico Nacional de Méxicorekin sinatutako hitzarmen bati esker eta programan parte hartzen duten enpresa kopurua geroz eta handiagoa dela kontutan hartuta, aurtengo edizioa inoizko jendetsu eta nazioartekoena izango dela aurreikusten dute antolatzaileek.

[+]


2018/05/07

Leartikerrek eta Tecnológico Nacional de México en Celaya-k lankidetza hitzarmen bat sinatu dute

Joan den apirilaren 18an TECNM Celaya eta Leartikerrek lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten jatorri mexikarreko profilak erakarri eta trebatzeko helburuarekin, Leartiker eta Lea-Artibai ikastetxeak sustatu eta gidatzen duten TEP formazio programan parte hartu dezaten.

[+]


2018/05/04

Leartikerrek antolatutako Polymers & Medical Applications jardunaldiaren seigarren edizioa ospatu zen apirilaren 27an

Polymers & Medical Applications jardunaldiaren seigarren edizioa ospatu zen apirilaren 27an Leartikerren. Osasunaren sektorean polimeroek eta teknologia berriek eskaintzen dituzten berrikuntzak eta aukerak aztertzeko helburua duen jardunaldi hau urteroko hitzordu garrantzitsu bilakatu da sektore hauetan interesatuta daudenentzat.

[+]


2018/05/03

Innolact proiektuaren baitan lehenengo trasferentzia teknologiko saioak burutu dira

Apirilaren 25,26 eta 27an esneki ekoizleek gazta urdinen ekoizpenaren inguruko ezagutzak bereganatu eta sendotzeko,Innolact proiektuaren baitan lehen transferentzia teknologiko saioa burutu da Donapaleun

[+]


2018/04/25

ISO-13485 estandarraren araberako filamentazio instalazio berria

HEALTH eta ADDITIVE MANUFACTURING espezializazioak bultzatzeko, Leartikerrek FDM filamentazio instalazio oso bat garatu du bere ISO 7 sala garbian, ISO-13485 estandarra betetzen lan egitea ahalbidetuko diena.

[+]


2018/04/24

Leartikerrek, Bilbao Basurto ESIak eta BIOEFek hitzarmen bat sinatu dute aparatu digestiboko kirurgiarako gailu berrien inguruko ikerketa proiektu bat garatzeko

CIDI 3D: gailu berrien fabrikazio aurreratua fistulak edo ostomiak dituzten pazienteentzako izenburupean, proiektuaren helburu nagusia paziente bakoitzaren abdomen-paretaren ezaugarrien araberako ostomia poltsa pertsonalizatuak diseinatzea izango da, eta baita poltsak urteetan zehar pazientearen pareta abdominalaren konfigurazioa jasaten doan aldaketetara egokitzen joatea ere.

[+]


2018/04/23

Polymers & medical applications jardunaldiaren seigarren edizioa ospatuko da Leartikerren apirilaren 27an

Datorren apirilaren 27an Polymers & Medical Applications jardunaldiaren seigarren edizioa ospatuko da. Osasunaren sektorean polimeroek eta teknologia berriek eskaintzen dituzten berrikuntzak eta aukerak aztertzeko helburua duen jardunaldi hau, urteroko hitzordu garrantzitsu bilakatu da sektore hauetan interesatuta daudenentzat.

[+]


2018/04/20

Will Mars adituak kautxuaren neke jokaerari buruzko bi ikastaro espezializatu eskainiko ditu Leartikerren

Hurrengo maiatzaren 21etik 25era Lea-Artibai Berrikuntza Gunea Kautxuen neke jokaera astearen agertokia izango da. Leartiker eta Endurica-ren ekimen honek bi ikastaro espezializatu eskainiko ditu, kautxuaren akats mekaniketan mundu mailako aditua den Will Mars doktorearen eskutik, Leartikerren partner-a eta Enduricaren fundatzaile eta zuzendaria.

[+]


2018/04/10

Esnekien sektoreko kooperazio proiektuen emaitzak merkatuan ikusgai

Eusko Jaurlaritzaren 2016ko Kooperaziorako diru-laguntzaren baitan esnekien espezializazioan garaturiko bi proiektuetan (Esnekien elaborazioa esne likidoaren alternatiba gisa eta Ahuntz esnedun gazta eta esnekiak) 6 enpresekin dibertsifikazio proiektuak landu ditugu, guztira 12 produktu desberdin garatuta.

[+]


2018/03/27

Leartiker GUSTOKO AZOKA 2018 bisitatzen, Elikagaien Kalitatearen eta jatorrira erakusleiho dituen Azoka

Martxoaren 2tik 4ra GUSTOKO AZOKA antolatu zen Barakaldoko BECen. Elikaduraren sektorea nahiz artisau produktuak bultzatu nahi dituen azoka gastronomikoa da Gustoko, elikagaien kalitate eta jatorrira erakusleihoa izan nahi duena.

[+]


2018/03/23

GAXURE aurkeztu dugu Bilboko Los Fueros jatetxean Paul Ibarreraren aplikazio kulinarioak dastatuz

Martxoaren 22an Bilbon Paul Ibarra sukaldariak gidatzen duen jatetxean GAXURE produktua aurkeztu dugu eta gaxurerekin hainbat errezeta landu ditugu

[+]


2018/03/21

Innolact POCTEFA proiektuko bazkide bilera egin da Arkauten

Martxoaren 15ean INNOLACT proiektuko bazkide bilera egin da Arkauten proiektuaren baitan martxan dauden lan ildo estrategikoen jarraipena egiteko asmoz.

[+]


2018/03/13

Leartiker GAXURE-ren txokoan Durango Ardo Saltsa 2018 Azokan

GAXUREk presentzia izan du aurten ere Durangoko Ardo Saltsa 11.Edizioan eta Leartiker egon da produktua ezagutzera emateko jarritako txokoan.

[+]


2018/03/09

Malen Sarasua Frantziako ACADEMIE OPUS CASEUSen gazta teknologiako ezagutzak sakontzen

Malen Sarasua 2 astetan zehar gaztagintzaren inguruko teknologiaren inguruan ezagutza sakontzeko 2 ikastaro jasotzen egon da Frantzian

[+]


2018/03/08

EAEko 40 harakinek bat egin zuten asteartean Leartikerrek antolatutako jardunaldian

Asteartea, martxoak 6, Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunea Euskal Herriko harakinen elkargune bilakatu zen. Berrikuntza txikizkako haragi merkataritzaren sektorean izenburupean ospatu zen jardunaldian Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 40 bat harakin batu ziren, Leartiker zentro teknologikoak antolatutako askari teknologikoa arreta handiz jarraitzeko.

[+]


2018/03/06

Mikel Isasi doktore berria

Jon Anakabe lankideak bere tesiaren baitan idatzitako PLA materialean oinarritutako artikulua publikatu dute Polymer International aldizkarian, QI kategoriako publikazio moduan sailkatuz.

[+]


2018/01/31

Leartikerrek EROSKIk antolaturiko osasunaren eta jasangarritasunaren inguruko jardunaldian parte hartu du

Urtarrilaren 16an Elorrion ospatutako jardunaldi interesgarria batean,osasunaren eta jasangarritasunaren inguruan identifikatu dituen 10 lan ildo estrategikoak aurkeztu zituen.Gainera ildo estrategiko hauek jardunaldiko parte hartzaileekin kontrastatu eta aberastu nahi izan zituen, eta horien artean izan zen Leartiker ere.

[+]


2018/01/29

Etorkizuneko harategiak eraikitzen sormen saioa antolatu du Leartikerrek

Harategietan egiten diren berrikuntza, dibertsifikazio eta kalitatearen hobekuntzarako kooperazio proiektuaren baitan, bazkide diren harategiei bideratutako etorkizuneko harategiak eraikitzen sormen saioa antolatu zen Leartikerren joan den azaroaren 17an.

[+]


2018/01/29

Polimeroen edo elikagaien teknologiako I+G+b proiekturen bat garatzeko interesa badaukazu jarri gurekin kontaktuan!

SPRI eta Bizkaiko Foru Aldundiak laguntza programak jarri dituzte martxan

[+]


2018/01/29

HEALTH LSR proiekturako erabilgarria izango den makina bat eskuratu du Leartikerrek

Boy etxeko silikona likidozko inyektore txikia eskuratu du Leartikerrek

[+]


2018/01/29

HEALTH LSR proiektuko lan taldea Iruñean elkartu da

Urtarrilaren 24an HEALTH LSR proiektuan parte hartzen duen partzuergoa Iruñean elkartu zen urteko lehen bilera ospatzeko eta 2018ko ekintza plana definitzeko.

[+]


2018/01/24

Leartikerrek Innolact proiektuaren barruan lanean jarraitzen du

Innolact POCTEFA proiektuaren baitan Kataluña, Frantzia eta Euskadi esneki sektoreko artisauko ekoizleeri bideraturiko hainbat ekintza eta dokumentu garatzen ari dira.

[+]


2018/01/24

Malen Sarasua Txilen dago Halloumi gaztaren elaborazio prozesua garatzen

Finca Agrícola Las Mercedes de Chiriuco gaztandegian lanean ari da Malen aste honetan, gazten ketze prozesua egokitzen eta Halloumi gaztaren ekoizpen prozesua garatzen.

[+]


2018/01/22

Leartikerrek eta Lea Artibai Ikastetxeak zuzentzen duten TEP programa bere 3. edizioan murgilduta dago eta laneratze datu oso onak eskaintzen ditu

Fase teorikoa bukatu ostean 3. edizioko ikasleek lanean dihardute 7 hilabeteko lan-praktikak egiten enpresa ezberdinetan. TEP programaren bigarren edizioan ikasleen %70ak lanpostu bat lortu zuen programa bukatu bezain laister, eta datu hori %85era iritsi zen sei hilabete pasa ondoren.

[+]


2018/01/17

SPRIk Leartiker bisitatu du

Alexander Arriola (Zuzendari nagusia), Iñaki Tellechea (Promozio Ekonomikoko zuzendaria) eta Aitor Cobanera (Teknologia eta Berrikuntza zuzendaria) izan dira Leartikerren.

[+]








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS