castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Berriak

Urtea



2019/02/28

Nazioarteko erakundeak Leartikerren bildu dira aeronautika eta automoziora aplikatutako karbono-zuntza aztertzeko

• Leartiker zentro teknologikoak jardunaldi bat antolatu du geroz eta garrantzia handiagoa hartzen ari den karbono-zuntza protagonista hartuta. • ASTAR, LEHVOSS, IPPE edo EXTRACTHIVE bezalako enpresek ekarpen interesgarriak egin dituzte Leartikerrek urtero antolatzen duen Lightweight Technologies, pisu murrizketa eta material edo teknologia berriak ezagutzera emateko ekimenaren baitan.

[+]


2019/01/30

Herrialde ahuletan malnutrizioa ekiditzeko EKONUT proiektuan parte hartu du Leartikerrek

Leartikerrek EKONEK enpresarekin elkarlanean, Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako EKONUT proiektuan parte hartu du; garapen-bidean dauden biztanleria urriko herrialdeentzat anoa nutrizionalak garatzeko janari-azpiproduktuen birbalorazioan, hain zuzen ere.

[+]


2019/01/29

KALIKOLZA proiektuan parte hartzen ari da Leartiker, animalien elikaduran eraginez gantz-azidoen profila hobetzeko asmoz

LEARTIKERekin batera NEIKER Tecnalia, SASKAGOIN eta KERIXARA ustiategiak, NGS eta UVESCOk osotzen dute proiektu honen lan-taldea, eta bere helburua animalien elikadura sistemaren sustapena da, iturri naturaletatik abiatuz kalitate diferentzialeko produktuetan gantz-azidoen profila hobetuz, batez ere Omega 3-a. Proiektu honen baitan burututako lanen artean, ekintza demostratzaile bat egin da, horretarako latxa ardien elikaduran lehengai naturalak erabiliz eta elikadura mota horrek esneko bildotsaren (JD) okelan eta amaren esnean duen efektua ikusteko.

[+]


2019/01/24

Innolact proiektu europarraren aurkezpena Enkarterrietan

Bertan, esneki sektorean martxan dauden hainbat proiektu eta esperientzia aurkeztu zitzaizkien Enkarterrietako esneki sektoreko hainbat eragileei (abeltzainak, esneki ekoizleak, etab.). Leartikerrek ere ponente moduan parte hartu zuen jardunaldian eta, EGEFk Interreg-Poctefa programaren bidez kofinantzatutako INNOLACT proiektuan orain arte lortutako emaitzak aurkeztu zituen Naia Andonegi, Leartiker Elikagaien Teknologia arloko zuzendariak.

[+]


2019/01/23

INNOLACT proiektuaren inguruko lan talde bilera eta jardunaldi teknikoa Donapaleun

Innolact proiektuan zehar garatutako esneki produktuak aurkeztu zituzten Leartiker eta Lycée Jean Errecartek: ardi esnearekin egindako Gruyere, Grana eta Mozzarella motako gaztak, gazta laktiko igurtzgarria, gazta urdina, pasta egosiko gazta ondua, ahuntz esnearekin egindako gazta laktikoa, esne hartzituak, jogurtak eta izozkiak.

[+]


2019/01/15

Karbono-zuntza izango da datorren otsailaren 21ean ospatuko den jardunaldiko protagonista

Azken urteetan aplikazio ezberdinetarako karbono-zuntzaren erabileran joera positibo argia antzematen da eta hurrengo urteetan gorantz egingo duela aurreikusten da. Honek duen garrantziaz oharturik, Leartikerrek Aernovarekin elkarlanean datorren otsailaren 21erako karbono-zuntzean oinarritutako jardunaldi bat antolatu du Lea-Artibai Berrikuntza Gunean (Markina-Xemein, Bizkaia).

[+]


2019/01/14

HEALTH LSR proiektua azken fasean sartu da

2 urte baino gehiagoko lanaren ostean, HEALTH LSR proiektua azken fasean sartu da. Mugaz gaindiko elkarlan proiektu europar honen helburu nagusia, osasunaren sektorera bideratutako silikona likidoaren alorrean diharduten Akitania-Euskadi-Nafarroa lurraldeko polimero enpresen dibertsifikazioa hobetzea da.

[+]


2019/01/08

Leartiker Basque Health Cluster-eko kide

Leartiker Basque Health Clusterreko kide bihurtu da urtarrilean. Osasunaren arloa Leartikerren ikerketa-ildo garrantzitsuetako bat da, izan ere, osasun gailuen diseinu, garapen eta exekuzioan aritzen da zentro teknologikoa.

[+]








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS