castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Berriak

Urtea



2020/03/17

Leartikerrek medikuntza-gailuen garapenean kudeaketa egokia bermatzen duen ISO 13485 ziurtagiria lortu du

Leartikerrek biomedikuntzaren sektorearen aldeko bere apustu estrategikoan, Health espezializazioa du polimeroen teknologiaren esparruan, non balio erantsi handiko medikuntza-gailu berriak garatzen dituzten, gaixoaren diagnosi, tratamendu eta erosotasunean erabiltzeko. Hori dela eta, ziurtagiri hau lortzeak aitortzen du Leartikerrek kalitate-arau zorrotz baten menpe lan egiten duela, eta horrekin, eskaintzen dituen garapen eta zerbitzuen segurtasuna eta fidagarritasuna adierazten duela.

[+]


2020/03/09

Leartikerrek elikagaien segurtasuna bermatzeko mikrobiologiako analisi tekniken akreditazioa zabaldu du

Leartikerrek hainbat analitika burutzeko laborategia dauka, garatzen dituen I+G+b proiektuetan elikagaien kalitatea eta segurtasuna bermatu ahal izateko. Aurten, laborategiak ISO 17025:2017 araudipean dauden entsegu akreditatuen eskaintza handitzea lortu du, 2073/2005 arautegian agertzen diren bakterioen ia gehiengoa analizatzeko aukera ematen diena.

[+]


2020/03/09

Leartiker EIT FOOD plataformako kide egin da

Aurten 2021erako proiektuak zehazteko jardunaldia Budapesten ospatu da, urtarrilaren bukaeran, eta Leartiker bertan izan da kide berri moduan, partnerrak ezagutu eta proiektu berriak zehazteko helburuarekin.

[+]


2020/03/06

Nekazaritzako elikagaien arloko ekoizle txikiek berrikuntzan murgiltzeko aukera izan dute

Nekazaritzako elikagaien arloko ekoizle txikiek berrikuntzan murgiltzeko aukera izan dute ONEKIN MugaGabe programaren bitartez.

[+]


2020/03/05

Leartiker eta Azaro Fundazioak CIRCULARSEAS europar proiektuaren aurkezpen ofiziala egin dute

Proiektuaren helburua itsas sektorearekin lotutako jardueretatik sortzen diren hondakin plastikoen berrerabilerara begirako estrategiak aurkitzea da. • 3D teknologia erabiliko dute arrantza-sektoreko enpresei zuzendutako produktu jasangarriagoak sortzeko.

[+]


2020/03/04

Animaliak tokiko lehengaiekin elikatzea jasangarriagoa izateaz gain, lortutako elikagai eratorrien kalitatea hobetzen du.

Bi urtetako lanaren ondoren, KALIKOLZA proiektua bukatu egin da, eta dagoeneko lortutako emaitza nagusiak ikusgai daude bere webgunean. 2017, 2018 eta 2019 urteetan zehar egindako ikerketari esker, animalien elikaduran tokiko koltza sartzeak, ardi esnean, bere esneki eratorrietan eta haragi produktuen (txerri eta txahal haragian) kalitatean eragiten duen hobekuntza erakutsi da. Kalitate hobekuntza hau gantzaren kalitatean eman da, non gantz-azidoen profila nabarmen hobetu den, batez ere gantz-azido poliasegabean (PUFAk) eta hain ezaguna den Omega 3an.

[+]


2020/03/03

Azpeitiko ELIKAGUNEAren 2. urteurreneko ospakizun ekitaldian parte hartu du Leartikerrek

Otsailaren 8an, ELIKAGUNEAren 2. urteurreneko azoka berezia ospatu zen Azpeitiko Azoka Plazan. Asteroko baserritarren ohiko azokaren jarduna mantentzeaz gain, egun berezi hori ospatzeko, hitzaldi ezberdinak antolatu ziren goiz osoan zehar.

[+]


2020/02/20

Leartikerrek kautxuen karakterizazio eta simulazioaren inguruko ikastaro aditua antolatu du

Will Mars nazioarteko adituarekin elkarlanean, Leartiker zentro teknologikoak kautxuen nekearen inguruan formakuntza espezializatua antolatu du, otsailaren 17tik 21erako astean zehar ospatzen ari dena.

[+]


2020/02/18

Leartikerrek hitzaldi bat eskainiko du AerospaceEurope 2020 biltzarrean

Leartikerrek hitzaldi bat eskainiko du AerospaceEurope 2020 nazioarteko lehenbiziko biltzarrean, Burdeosen ospatuko dena otsailaren 25etik 28ra bitartean. Burdeosen aurkeztuko den lana Aernnova enpresaren eta Leartiker zentro teknologikoaren lankidetzaren emaitza da, Interreg Sudoe Programarekin batera finantzatuta dagoen Aerocar europar proiektuaren baitan eman dena, eta aeronautikaren sektoreko aluminiozko pieza bat konposite materialarekin garatutako pieza batekin ordezkatzean datza.

[+]


2020/02/17

Leartikerrek “Polymers & Medical Applications” jardunaldiaren 8. edizioa ospatuko du

Datorren maiatzaren 15ean, Leartiker zentro teknologikoak “Polymers and Medical Applications” jardunaldiaren 8. edizioa ospatuko du, Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Osasunaren sektorean polimeroek eta teknologia berriek eskaintzen dituzten berrikuntzak eta aukerak aztertzeko helburua duen jardunaldi hau urteroko hitzordu garrantzitsu bilakatu da gai honetan interesa dutenentzat.

[+]


2020/02/07

Leartikerrek OPEN LEARTIKER proiektua aurkeztu du Mondragonek antolatutako gosari teknologikoan

Otsailaren 5ean Mondragonek antolatutako gosari teknologikoan parte hartu zuen Leartikerreko Berrrikuntza Estrategikoko arduraduna den Josu Goikoietxeak. Bertan, Fagor Arrasate eta KREAN Groupekin batera, berrikuntza eta kultura praktikak aurkeztu ziren. Leartikerrek 2019an zehar lan taldean garatu duen OPEN LEARTIKER.COM proiektua aurkeztu zuen Josuk.

[+]


2020/02/03

CircularSeas europar proiektuaren jardunaldietan parte hartzeko deialdi irekia

Datorren otsailaren 27an, CIRCULARSEAS* europar proiektuaren aurkezpen ofiziala eta lehenbiziko workshop edo herrialde-tailerra ospatuko dira Leartiker zentro teknologikoaren eskutik, Ondarroako Kofradia Zaharrean.

[+]








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS