castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

SPRIk Leartiker bisitatu du

2018/01/17

SPRI Eusko Jaurlaritzaren Enpresa Garapenerako Agentziako Alexander Arriola (Zuzendari Nagusia), IƱaki Tellechea (Enpresa Sustapeneko zuzendaria) eta Aitor Cobanera (Teknologia eta Berrikuntza zuzendaria) izan dira Leartiker bisitatzen.

Bisitaren hasieran Lea-Artibai 2020 plan estrategikoaren helburu nagusiak aurkeztu dizkiegu, plan horretan parte hartzen dugun eragile ezberdinen aurkezpenak eginez: Lea Artibai Ikastetxea, Azaro Fundazioa, Leartibai Garapen Agentzia eta Leartiker hain zuzen.

Bilera horren ostean, Leartiker Elikagaien Teknologiako instalazioak bisitatu ditugu, espezializazio desberdinek eskaintzen dituzten zerbitzuak azalduz. Gurekin izan dira Leartikerreko bezero direnAuzolaguneko AmaiaAgirreeta Harakaiko Jose Pablo Larrea, beraiekin garatzen ditugun proiektuen berri emateko.

Ondoren, Leartiker Polimeroen Teknologiaren instalazioetan, bazkide laguntzaile eta bezerodiren Batzeko Jatsu Intxarbeeta Kautenikeko Aitor Alberdik Leartikerrekberaientzako daukan garrantzia adierazi diete bisitariei. Halaber, polimeroetako instalazioak eta espezializazioak ere eman dizkiegu ezagutzera.

SPRIko ordezkariek zoriondu egin gaituzte, daukagun ekosistema oso interesgarria izateaz gain Leartiker zentro teknologikoan helburu argiekin ari garelako lanean,enpresengandik hurbilmantentzen garelako eta Zientzia Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareak (ZTBES) jarritako helburuak betetzen ari garelako.

Zorionak lantaldeari eta eskerrik asko SPRI gu ezagutzera etortzeagatik!








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS