castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Will Mars adituak kautxuaren neke jokaerari buruzko bi ikastaro espezializatu eskainiko ditu Leartikerren

2018/04/20

Hurrengo maiatzaren 21etik 25era Lea-Artibai Berrikuntza Gunea Kautxuen neke jokaera astearen agertokia izango da. Leartiker eta Endurica-ren ekimen honek bi ikastaro espezializatu eskainiko ditu, kautxuaren akats mekaniketan mundu mailako aditua den Will Mars doktorearen eskutik, Leartikerren partner-a eta Enduricaren fundatzaile eta zuzendaria.

Ikastaro hauen bitartez material elastomerikoen neke jokaerarekin zerikusia daukaten arazoak aurreikusi, diagnostikatu eta konpontzeko ikuspegi egokia eskaini nahi zaie parte hartzaileei. Izan ere, material hauen egitura makromolekularrak portaera bereziak eragiten ditu, ondo kudetazeko metodo esperimental espezializatuen beharra dagoelarik.

Ikastaroa: Characterizing elastometer fatigue behaviour

Data: maiatzak 21, 22 eta 23

Ordutegia: 8:30etatik 17:30etara (lehen egunean izan ezik)

Prezioa: 2.025 euros

Izen ematea: (http://www.leartiker.com/)

Ikastaroa: Theory and application of rubber fatigue analyisis with endurica CL

Data: maiatzak 24 eta 25

Ordutegia: 8:30etatik 17:30etara

Prezioa: 1.375 euro

Izen ematea: (http://www.leartiker.com/)

Bi ikastaroetan izena ematen dutenek %10eko deskontua izango dute, ikastaroen azken prezioa 3.000 eurokoa izango delarik.

Bi ikastaroetan ikasgai magistralak, laborategian zuzeneko frogapenak eta ariketa praktikoak egongo dira, eta bazkariak, hamaiketakoak eta lehen eguneko afaria ere barne daude. Izena emateko azken eguna  maiatzaren 7an izango da lehen ikastarorako eta maiatzaren 10ean bigarren ikastarorako.

 

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS