castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Leartikerrek, Bilbao Basurto ESIak eta BIOEFek hitzarmen bat sinatu dute aparatu digestiboko kirurgiarako gailu berrien inguruko ikerketa proiektu bat garatzeko

2018/04/24

CIDI 3D: gailu berrien fabrikazio aurreratua fistulak edo ostomiak dituzten pazienteentzako izenburupean, proiektuaren helburu nagusia paziente bakoitzaren abdomen-paretaren ezaugarrien araberako ostomia poltsa pertsonalizatuak diseinatzea izango da, eta baita poltsak urteetan zehar pazientearen pareta abdominalaren konfigurazioa jasaten doan aldaketetara egokitzen joatea ere.

Hori lortzeko 3D inpresio bidezko diseinua erabiltzea da ideia, poltsak estometara ahal bezain doi egokitzeko pazienteen pareta-abdominal inguruaren eskaner irudiak erabiliz.

Beste helburuetako bat horren poltsa handia erabili behar ez izateko euste sistema bat garatzea da. Azala eta estomaren barruan dagoen hestea lesionatu gabe estemaren kontinentzia ahalbidetzeko gailu bat garatuz gero, poltsarik ez erabiltzea ere posible litzateke.

Proiektuaren hirugarren helburua abdomen-ireki egoeran heste-fistulak maneiatzeko gailu bat diseinatzea da.

Aipagarria da proiektu hau aurrera ateratzeko RIS3 EUSKADI 2017 biozientziak-osasuna espezializazioari lotutako ikerketa eta garapen proiektuetarako Osasun Sailaren deialdi batera aurkeztu zela proiektua, eta laguntza esleitu zitzaiola.

 

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS