castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

ISO-13485 estandarraren araberako filamentazio instalazio berria

2018/04/25

HEALTH eta ADDITIVE MANUFACTURING espezializazioak bultzatzeko, Leartikerrek FDM filamentazio instalazio oso bat garatu du bere ISO 7 sala garbian, ISO-13485 estandarra betetzen lan egitea ahalbidetuko diena.

Gainera, instalazio honek FDM teknologiaren bidez erabilera biomedikoetarako pieza bukatuak inprimatzeko aukera ere eskaintzen du.

Leartikerren konpromisoa osasunaren arloan jarduten duten eragile ezberdinei (ospitaleak, ingeniariak, lehengai ekoizleak…) behar dituzten ezagutza eta baliabideak eskaintzea da, beraiek ere material ezberdinetako FDM filamentuak (PLA, PEEK,TPU…) ekoizteko gaitasuna izan dezaten.

Halaber, Leartikerrek gaitasun paraleloak garatu ditu jarduera honen osagarritzat, esaterako inprimaketa protokolo propioak edo birtualizazio eta diseinu tresnak. Honek ISO-13485 arauaren araberako sala garbi baten baldintzetan medikuntza gailu berriak elkarlanean sortzea eta inprimatzea ahalbidetuko du.

Aipagarria da halaber sala beraren barruan preserieak injektatzeko aukera egongo dela, LSRa zein termoplastikoa erabiliz.

Etorkizun hurbil batean, torloju bikoitzarekin funditutako nahasketa teknologiaren bitartez neurrira egindako materialen ekoizpena ere mahai gainean dago.

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS