castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

TEP programaren laugarren edizioan izena emateko epea zabalik

2018/05/23

Technology Entrepreneurship Program TEP mundu mailan polimeroen teknologiarekin lotutako teknologia eta ekintzailetza gaitasunak garatzera bideratutako trebakuntza programa dual bakarra da. Leartiker E.Koop. eta Lea Artibai Ikastetxeak (Markina-Xemein) sustatzen duten eta Europako Gizarte Funtsak (EGF) finantzatzen duen nazioarteko programa berritzaile honen laugarren edizioa urrian abiatuko da, eta izena emateko epea zabalik dago ekainaren 15era arte.

Programaren webgunean (www.ProgramTEP.com/sought-profiles) enpresak 2018/2019rako bilatzen ari diren profilen zerrenda bat argitaratu dute, ezagutza eta ikasketa ezberdinak eskatzen dituzten profilak hain zuzen ere. Izan ere, edizio bakoitzaren aurretik antolatzaileak programan parte hartzen duten enpresekin batzen dira eta hemengo zein atzerriko lantegietan dituzten beharrizanak aztertzen dituzte profil horiek sortzeko.

Horrela, enpresen beharrizan errealak azaleratzen dira eta errazagoa da programaren bitartez erantzuna ematen saiatzea. Harreman horri ezker, kasu gehienetan eta alde biak gustura badaude TEPeko parte hartzaileek praktikaldiak egin dituzten enpresan lanpostu bat lortzen dute, kasuen %85ean gertatzen dena. Atzerriko ikasleen kasua are interesgarriagoa da, ikasleak enpresa nagusiaren kultura eta funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko aukera baitauka, eta enpresak aldiz beste konfiantza bat eskuratzen du etorkizunean pertsona hori kontratatu eta atzerriko filial batera lanera bidaltzeko, hemen ikasitakoa han transmititu dezan. Gainera, filialak dauden herrialdeetako talentua kontratatuz lan arrazoiengatik atzerriratzeak saihesten dira.

Izena eman nahi dutenek curriculuma eta motibazio gutuna bidali beharko dituzte coordinator@programtep.com helbidera ekainaren 15a baino lehen.

Dena prest laugarren ediziorako

Aurtengo ediziorako hainbat aldaketa aurreikusten dira, urtetik urtera programa aldatzen eta hobetzen doanaren seinale. Gero eta euskal enpresa gehiago direnez jatorri mexikarreko profil teknikoak eskatzen dituztenak, Leartikerrek Tecnológico Nacional de Méxicorekin hitzarmen bat sinatu du gazte mexikarrak gaitu eta TEP programara erakartzeko. Gainera, gero eta enpresa gehiago ari dira programara gehitzen, eta horregatik, aurten herrialde ezberdinetako parte hartzaileen gorakada bat izatea aurreikusten dute antolatzaileek, bereziki jatorri mexikarrekoak, baina baita India, Txina eta Europakoak ere. Gainera laugarren edizio honetara begira modulu teorikoetan ere aldaketak egongo dira, enpresen beharrizan berrietatik ahalik gertuen egoteko.

 

Aurreko edizioetako datuak

Orain martxan dagoen TEP programaren hirugarren edizioan hamabi parte hartzaile daude guztira, horietako lau nazioartekoak, Estatu Batuak, Mexiko eta Frantziatik etorriak. Momentu honetan zazpi hilabeteko praktikaldiak egiten ari dira Maier Group, Cikautxo Group edo Mubea-Edai bezalako enpresetan, eta %85a praktikak egin dituen enpresan lanean gelditzea espero da. Halaber, edizio honetan hainbat berrikuntza egon dira, esaterako enpresek eskatuta Lean Manufacturing ekoizpen ereduarekin erlazionatutako aste beteko prestakuntza saio teoriko bat, edota programaren fase teorikoari bukaera emateko TEP Challenge izeneko froga. Azken honetan parte hartzaileek erronka bati erantzuna eman behar izan zioten 24 orduren barruan, talde lanean oinarrituz eta ikasitako guztia praktikan jarriz.

Aipatzekoa da baita ere, bigarren edizioko parte hartzaileen %75ak lana lortu zuela programa bukatu bezain laster, eta datu hori %85era arte iritsi zela sei hilabete pasa ondoren. Enpresa ezberdinekin duen harreman estuaren eta parte hartzaileek jasotzen duten prestakuntza espezializatuaren ondorioz, TEPek oso laneratze datu altuak eskaintzen ditu.








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS