castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Leartikerrek Health LSR proiekturako akordio interesgarria sinatu du Diker enpresarekin

2018/06/22

Leartikerrek eta Diker enpresak bi aldeentzako onuragarria izango den lankidetza akordio bat sinatu berri dute. Leartikerrek bere sala garbiko instalazioak, bere ezagutza eta ospitaleekin duen harremana jarriko du eskuragarri proiektu honetarako, eta DIKERek aldiz, bere produkzio ahalmena, proiektuen gestio ezagutza, eta merkataritza ahalmena.

Esan bezala akordioa bi erakundeentzat onuragarria izango da, elkarrekin ezagutza berria sortzeko eta bezero berriekin lan egiteko aukera izango baitute. Gainera, merkataritza kostua ere murriztu egingo da bi erakundeentzat, hemendik aurrera bezeroari zerbitzu globala eskaintzeko aukera izango dutelako, ideiatik produkzioraino.

Halaber, Leartikerrek Health LSR proiektuan garatutako demostratiboak produkzio mailara eramateko aukera aparta ere izan daiteke akordio hau. Dikerrek aldiz, osasunaren sektorean ekoizten hasteko aprobetxatu dezake parada.

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS