castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Kautxuaren neke jokaera astea arrakastatsua Leartikerren Endurica-ko Will Mars doktorearen eskutik

2018/06/25

Joan den maiatzaren 21etik 25era Kautxuaren neke jokaera astea ospatu zen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Aste horretan zehar Endurica-ren sortzaile eta zuzendaria eta Leartikerren partner-a den Will Mars doktoreak kautxuaren akats mekanikei buruzko bi ikastaro espezializatu eskaini zituen.

Ikastaroetan kautxuaren industriako ingeniariek hartu zuten parte, hainbat sektore ezberdinetakoak; automozioa, tren-industria, makineria industriala, nekazaritza eta eraikuntza esaterako.

Ikastaro hauen bitartez material elastomerikoen neke jokaerarekin zerikusia daukaten arazoak aurreikusi, diagnostikatu eta konpontzeko ikuspegi egokia eskaini zitzaien parte hartzaileei. Izan ere, material hauen egitura makromolekularrak portaera bereziak eragiten ditu, ondo kudeatzeko metodo esperimental espezializatuen beharra dagoelarik.

Parte hartzaileek nota altua jarri zioten ikastaroen eduki, ikasgai magistral, laborategian zuzeneko frogapen eta ariketa praktikoei. Halaber, jasotako ezagutza bakoitzaren instalazioetan ezartzeko asmoa daukatela ere komentatu zuten. Leartikerrentzat benetako ohorea da da Will Mars bezalako mundu mailako adituekin lan egitea kalitate altueneko formazioa eskaintzen jarraitzeko.








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS