castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Leartiker Health espezializazioarekin erlazionaturiko bi ekitalditan izan da

2018/06/27

Azken egunetan Leartikerrek bi ekitaldi garrantzitsutan parte hartu du. Lehenbizi ekainaren 14an Engel enpresak antolaturiko med.con jardunaldian izan zen. Bertan injektoreak ekoizten dituen enpresa Austriar honek medikuntza sektorerako dituen makinak aurkeztu zizkien Espainian sektore honetan lan egiten duten enpresei. Guztira 52 partaide egon ziren, eta Leartikerrek Health-LSR proiektua aurkezteko aukera izan zuen.

Bestalde, ekainaren 15ean Radical Salud Euskadi, Euskadin Biozientziak-Osasuna arloan datozen aukeren jardunaldia burutu zen Bilbon. Bertan osasun sektoreko hainbat eragilek, (esaterako osasun sistemak, ikerketa biomedikoko zentroak eta osasun sektoreko enpresa-sareak) parte hartu zuten. Ehun bat parte-hartzaile bildu ginen guztira osasun arloko I+G+b-aren inguruko aukerak, erronkak eta irtenbideak identifikatu eta aztertzeko, betiere osasun sistemaren eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.

Jardunaldi hauek aukera paregabea izan ziren Leartikerrentzat Health sektorearen azken berrikuntzekin egunean jartzeko, eta baita alor honetan egiten duen lana gero eta jende gehiagoren artean ezagutzera emateko ere.

 

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS