castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Bukatuta da TEP programaren 3. edizioa

2018/06/28

Ekainaren 22an Leartiker eta Lea Artibai Ikastetxeak antolatutako eta Europako Gizarte Funtsak (EGF) finantzatutako Technology Entrepreneurship Program (TEP) formazioaren 3. edizioari bukaera eman zitzaion diploma banaketarekin.

Ospakizunaren zati garrantzitsuena ikasleek abendutik ekainera bitartean programa dual honen baitako enpresa egonaldian garatutako proiektuen berri eman zutenean izan zen.

Enpresa ezberdinetan eta tipologia ezberdineko proiektuekin aritu dira TEPeko ikasleak: Cikautxon César Troncoso mexikarra estrusio bidezko prozesuaren garapenean egon da lanean, Maieren Jon Borregan euskalduna SMED metodologiaren optimizazioarekin eta Israel Tavera mexikarra nazioarteko erosketen kudeaketarekin, Mubean Alexis García euskalduna marruskadura koefiziente dinamikoekin eta azkenik, Leartikeren Hugo Mathe frantziarra eta Leire Etxeberria, osasun espezializazioko proiektuetan.

TEP Programaren helburu nagusia behin programa bukatuta parte hartzaileen laneratzea bultzatzea da, eta aurten ere lortu da helburua betetzea. Izan ere, ikasle gehienak praktikak egin dituzten enpresen Euskal Herriko plantetan zein beste herrialde batzuetan dituztenetan hasiko dira lanean.

ZORIONAK TEPeko ikasle guztiei, hoberena opa dizuegu zuen bizitza profesional zein pertsonalean.








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS