castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Aerocar proiektuko hirugarren faseko dokumentuak eskuragarri daude

2018/07/03

SUDOE eremuko enpresekin proiektuan zehar lortutako ezagutza elkarbanatzeko helburuarekin, Aerocarreko kideak proiektuko fase ezberdinak bukatzen eta webguneko Publicaciones y Descargas atalean partekatzen jarraitzen dute. Bertan, orain arte lortutako emaitzak ikusi eta jaitsi daitezke. Automobilgintzaren eta aeronautikaren sektoreetako tendentzien, material erabilienen eta eskuragarri dagoen teknologiaren analisi bat egiteko balio izan zuten lehen bi faseen ondoren, orain hirugarren faseari dagozkion dokumentuak ere kontsultatu daitezke webgunean. Fase honen helburu nagusia bi sektoreen arteko transferentzia teknologikoa egiteko material eta prozesu teknologiko interesgarri eta bideragarrienak aukeratzea izan da. Halaber, interes deialdi bat egin eta enpresa ezberdinen erantzunak jaso ziren, proiektuko kideak orain garatzen ari diren prototipoak aukeratzeko orduan kontuan izan zirenak.

Momentu honetan, Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bitartez Interreg Sudoe Programak kofinantzatzen duen Aerocar proiektua bere laugarren eta azken aurreko fasean murgilduta dago. Enpresa kolaboratzaileekin batera, proiektuko kideak prototipoen garapenean ari dira lanean: teknologia aeronautikoak erabilita garatuko diren bi automobilgintzako prototipo eta automobilgintzako teknologiaren bitartez garatuko diren aeronautikaren sektoreko beste bi. Lau prototipo hauek proiektuko kide bakoitzak antolatuko duen jardunaldi banatan aurkeztuko dira publikoaren aurrean, eta proiektuko webgunearen bitartez http://www.aerocar-sudoe.com/ emango dira ezagutzera.

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS