castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Leartikerrek UNE 166002 ziurtagiria lortu du bere I+G+b kudeaketa sisteman

2018/10/02

Polimeroen teknologia eta elikagaien alorretan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzen lan egiten du Leartikerrek. Egunero hobetzeko eta ahalik zerbitzu onena eskaintzeko bere ahaleginetan, Zentro Teknologikoak pauso bat gehiago eman du eta bere I+G+b kudeaketa sistema egokitu du UNE 166002:2006 arauaren eskakizunetara. Arau honen eskakizunak betetzeak Leartikerrek ikerketa, garapen eta berrikuntza jarduerak modu eraginkorrean gauzatzeko daukan gaitasuna aitortzen du, eta zeregin hauetan mantentzen duen kalitate maila altua erakusten du.

Arauak eskatzen dituen lan metodologia egokitzapenei aurre egiteko, Leartiker hurrengo printzipioetan oinarritu da ezarpen prozesu osoan zehar: ikuspegi eraginkorra eta ez burokratikoa, enpresako langileen inplikazioa, planifikazioaren garrantzia, etengabeko hobekuntza eta sistemaren txertaketa koherentea.

Ahalegin honi esker, Leartikerrek bere I+G+b jarduerak kudeatzeko erabiltzen duen sistematika arautzea lortu du, orain erakundearen kudeaketa orokorrean txertatuta dagoelarik. Halaber, metodologia honi esker berrikuntza estrategikoaren ezagutza eta jarduna Leartikerren kudeaketa eta ezagutza espezializazio unitate guztietara hedatu da. Horregatik, aukeren identifikazioa errazagoa eta jarraituagoa izango da, eta espazio berriak irekiko dira garapen teknologikorako eta sormenerako, betiere pertsona oinarri hartuta. Halaber, aipagarria da kanpo auditoretzan identifikatutako Leartikerren indargune nagusiak I+G+b prozesuetara duen orientazio handia eta bere adimen lehiakor metodologia izan zirela.

Beraz, oraingo mugarri arrakastatsu hau hurrengo hilabeteetan etorriko direnen lehena baino ez da. Orain, kudeaketa sistemaren mantenu eta hobekuntzarekin jarraitzeko helburuarekin, urtero kanpo zein barne auditoretzak izango ditu Leartikerrek.

UNE 166002

UNE 166002 araua I+G+b jardueren kudeaketari buruzko arau espezifikoa da, garapenerako ezinbestekoak diren jarduerak sustatu eta sistematizatzeko eredu bat. Horri esker, zentroetan egiten diren ikerketa, garapen eta berrikuntza lanetan eraginkortasun maila altuena lortu daiteke, eta baita bezeroen eta jarduera horietan parte hartzen duten langileen asebetetzea etengabe haztea ere. Halaber, ziurtagiriak lortutako kalitatea frogatzea ere ahalbidetzen du kanpora begira.








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS