castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Leartiker gradu optikoko silikona lantzen hasiko da HEALTH LSR proiektuaren baitan

2018/10/04

Leartiker kalitate optikoa duen silikona lantzen hasiko da Health-LSR proiektuaren baitan. Helburua molde prototipo bat diseinatu eta garatzea izango da, material honen abantailak frogan jartzeko eta sortutako ezagutza silikona likidoaren partzuergoan eskuragarri jartzeko.

Medikuntzaren alorrean, silikonaz egindako produktuek hainbat abantaila eskaintzen dituzte orain arte beste material batzuekin ekoiztutakoen aldean: argitasun gehiago daukate, ez dira denborarekin horitzen, -110 ºC eta 200 ºC gradu artean erabili daitezke pitzatu gabe eta portaera mantenduz, eta gainera ez dute ez UV izpiekin ez agente kimiko gehienekin kontaktuan erreakzionatzen.

Azken urteetan silikona likidoa ekoizten duten enpresak, besteak beste Momentive, Elkem, Wacker, DowDuPont eta Shin Etsu, gardentasun handiko silikona likidoa garatzen egon dira. Silikona mota berri hau oso egokia da prezisio handiko piezak egiteko (tapoiak, juntak, balbulak...), baina beste merkatu potentzial bat ere izan dezake optika ezberdinen ekoizpenean.

Optikaren ikuspuntutik begiratuta, silikonaz egindako produktuek transmitantzia handia konbinatzen dute ahultze baxuarekin, eta LEDen lumen efizientzia hobea ere eskaini dezakete. Gainera, silikona oso material egonkorra da eta bere biziraupen osoan zehar mantentzen du funtzio optikoa.

Halaber, injekzioaren bidez kalitate optiko oneko piezak ekoiztu daitezke modu azkar eta errazean, silikona likidoak oso erraz kopiatzen baititu moldeek azalean dituzten ereduak. Are gehiago, silikona erabilita injekzio bakar batean alderantzizko kurbak dituzten piezak ere lortu daitezke, beste material batzuekin ezinezkoa dena. Beraz, molde bakarrean injekzio ezberdinak eginda osagai optiko konplexuak ekoizteko aukera ematen du, egungo kostua asko murriztuz.








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS