castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Leartiker nazioarteko erakusleiho garrantzitsuenetan: FAKUMA eta DIGIMATUM2018

2018/10/17

Leartiker Zentro Teknologikoa Alemaniako Freidrichshafen hirian ospatzen ari den FAKUMA Plastiko Prozesamenduaren Nazioarteko azokan izango da urriaren 16tik 20ra bitartean. Fakuma urtero Alemanian ospatzen den plastikoaren prozesamendu industrialari buruzko mundu mailako azoka garrantzitsuenetarikoa da. Aurten bere 26. edizioa ospatzen duen azoka honek 38 herrialde ezberdinetako 1.900 erakusle baino gehiago bildu ditu, eta egunotan sektoreko 48.000 profesional baino gehiagok bisitatzea espero da.

Leartikerrek stand propioa jarri du azokan, eta polimeroen alorrean dituen espezializazio teknologikoak eta hauetan lortutako aurrerapenak izango ditu bertan erakusgai; kautxuetan neke joera aurreikusteko erabiltzen duen karakterizazio, simulazio eta diseinu metodologia, adibidez. Hala ere, aurtengoan batez ere Aerocar proiektu europarrean* garatutako piezen berri emango da azokan: proiektu honetan, Aernnova enpresarekin elkarlanean garatutako pieza bat aurkeztuko da lehendabiziko aldiz publikoki. Automozioan erabiltzen den material eta prozesu baten bidez garatutako pieza aeronautiko honen balidazio frogekin hasiko dira laster bi erakundeak. Honez gain, beste material batzuekin landutako piezak ere garatu dira proiektuaren baitan.

Azoka leku ezin hobea izan da proiektu ezberdineko bazkide, bezero eta hornitzaileekin batzeko, aukerak berriak aztertzeko edo martxan dauden proiektuez hitz egin ahal izateko.

Leartikerrek azoka honetan parte hartzen duen laugarren aldia da, eta aurreko urteetan bezala, nazioarteko bezero eta lankideekin harremanak ezarri eta sakontzeko baliatuko du aukera.

Digimatum2018, urriko beste hitzordu bat

Urriaren 9tik 11ra bitartean Pragan ospatu zen Digimat softwarearen erabiltzaileen nazioarteko azokan ere parte hartu du Leartikerrek.

Digimat materialen eta egituren modelazioaren simulaziorako software multieskala bat da. Material aurreratuen propietateak aurreikusten ditu, diseinu eta frogetan ematen den denbora zein fabrikatzaileentzako errekurtsoak aurreztuz.

Digimat bereziki erabilgarria da prototipo berriak garatu behar diren proiektuetarako, esaterako AEROCAR proiektu europarra. Azoka aukera paregabea izan zen tresna honen ezagutzan sakondu eta beste erabiltzaile zein adituekin iritziak eta esperientziak trukatzeko.

Fabrikazio gehigarria, automozioa eta sektore aeroespaziala bezalako industrietako 150 aditu baino gehiago bildu ditu topaketa honek. Horregatik, os aukera ona izan da material konposatuen erabilera eskuragarriagoa eta aurresangarriagoa izateko zer egin daitekeen eztabaidatzeko, eta azken finean, produktuaren bizi-zikloan errendimendua hobetzeko irtenbideak aurkitzeko.

AEROCAR proiektua

3 urteko iraupenarekin, 2019ko ekainean bukatuko den AEROCAR proiektua Interreg Sudoe Programarekin batera finantzatuta dago, Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren bitartez (EGEF/FEDER). Leartikerrek gidatzen duen proiektu honetan beste bazkide europar batzuk ere parte hartzen dute: CTAG (Galiziako Automozio Sektorearen Berrikuntza, Ikerketa eta Garapen Teknikorako Fundazioa), RESCOLL (materialen garapenean espezializatutako zentro teknologikoa, Frantzia) eta INEGI (Ingeniaritza Mekaniko eta Industrialeko Berrikuntza eta Zientzia Institutua, Portugal).

AEROCAR proiektuaren helburua aeronautika eta automozioaren sektoreen artean etengabeko sinergiak sortzea da. Teknologia berrien, materialen edo prozesuen sorkuntzari esker, eta baita sektore batetik bestera elementu hauen transferentzien bidez, produktibitatean hobekuntzak ematea da helburua. Hala, proiektu honen barruan garatuko diren teknologiek automozioaren sektoreari aeronautikaren sektorean sortzen diren arazoei erantzuna emateko aukera emango diote, eta alderantziz. Lan metodologia honek eskuragarri dauden teknologien gaitasunak guztiz garatzea eta transferentzia teknologikoa erraztea ahalbidetuko du.








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS