castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

HEALTH LSR proiektua azken fasean sartu da

2019/01/14

2 urte baino gehiagoko lanaren ostean, EGEFk Interreg POCTEFA Programaren bidez diruz lagundutako HEALTH LSR proiektua azken fasean sartu da. Mugaz gaindiko elkarlan proiektu europar honen helburu nagusia, osasunaren sektorera bideratutako silikona likidoaren alorrean diharduten Akitania-Euskadi-Nafarroa lurraldeko polimero enpresen dibertsifikazioa hobetzea da.

Azken urte hauetako lanari esker, Europako lurralde ezberdinetan osasun sektorera bideratutako silikona likidoaren alorrean eman diren ezagutza eta emaitzak transferitzeko helburuarekin silikona likidoaren mugaz gaindiko elkargune bat sortu da. Proiektua bukatzear dagoen honetan, orain arte egin den lanak ekimen hau beste herrialde/sektore batzuetara transferitzea posible dela adierazi du.

Transferentzia hori errazteko, proiektutik kanpo dauden erakundeen partehartzea sustatzeko hurrengo hilabeteetan hainbat ekintza burutuko dira. Egitasmo horrek antolatzeaz proiektuko kide diren Asociación de la Industria Navarra (AIN) eta Baionako Merkataritza Ganbera (CCI Bayonne) arduratuko dira.

Ildo beretik, pasa den abenduaren 12an ospatu zen Baionako Technocité-n helburu honetara lotutako lehen ekintza. LSR Silikonaren balio katea osotzen duten enpresen testigantzak jasotzeaz gain, LSR Silikonaren elkarguneari buruzko workshop bat ere ospatu zen, bertan parte hartzearen onurak azpimarratuz. Ekintzari amaiera emateko, partehartzaileek Lynxter (gailu berezien ekoizlea), Somocap (osasun sektoreko produktuen transformatzailea) eta Olaberria (LSR moldeen ekoizlea) enpresak bisitatu zituzten.

Hurrengo hilabeteetan mota honetako ekimen gehiago ospatuko dira, eta proiektuari itxiera emateko, HEALTH LSR proiektuaren hiru urteetan zehar lortutako emaitzen aurkezpena egiteko jardunaldi bat antolatuko da ekainean.








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS