castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

INNOLACT proiektuaren inguruko lan talde bilera eta jardunaldi teknikoa Donapaleun

2019/01/23

Azaroaren 14 eta 15ean Innolact proiektuko lan talde bilera egin zen Donapaleuko Jean Errecart Lizeoan. Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) Interreg-Poctefa programaren bidez kofinantzatutako proiektu honetan parte hartzen duten bazkideak orain arte burututako ekintza desberdinetan lortutako emaitzak aurkeztu eta proiektuaren helburuen lorpen mailaren jarraipena egiteko bildu ziren.

Bilera honetan Innolact proiektuan zehar garatutako esneki produktuak aurkeztu zituzten Leartiker eta Lycée Jean Errecartek: ardi esnearekin egindako Gruyere, Grana eta Mozzarella motako gaztak, gazta laktiko igurtzgarria, gazta urdina, pasta egosiko gazta ondua, ahuntz esnearekin egindako gazta laktikoa, esne hartzituak, jogurtak eta izozkiak.

Proiektuan zehar garatutako produktu hauen ekoizpen prozesuak ezagutzera emateko, esneki ekoizle artisauei bideratutako hainbat transferentzia teknologiko saio antolatu ziren 2018an zehar Leartiker eta Jean Errecart Lizeoan. Gainera, Azaroaren 25ean produktu hauen aurkezpenerako jardunaldi espezifiko bat antolatu zen Jean Errecart Lizeoan eta Iparraldeko hainbat esneki ekoizlek parte hartu zuen egitasmoan.

Innolact proiektuan zehar garatutako produktuen inguruko informazioa proiektuko webgunean dago ikusgai: http://www.innolact-poctefa.com/








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS