castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

KALIKOLZA proiektuan parte hartzen ari da Leartiker, animalien elikaduran eraginez gantz-azidoen profila hobetzeko asmoz

2019/01/29

2017 urte bukaeratik Leartiker zentro teknologikoa, Landa Garapeneko Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF/FEADER) eta Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak diruz lagundutako KALIKOLZA kooperazio proiektuan parte hartzen ari da.

LEARTIKERekin batera NEIKER Tecnalia, SASKAGOIN eta KERIXARA ustiategiak, NGS eta UVESCOk osotzen dute proiektu honen lan-taldea, eta bere helburua animalien elikadura sistemaren sustapena da, iturri naturaletatik abiatuz kalitate diferentzialeko produktuetan gantz-azidoen profila hobetuz, batez ere Omega 3-a.

Proiektu honen baitan burututako lanen artean, ekintza demostratzaile bat egin da, horretarako latxa ardien elikaduran lehengai naturalak erabiliz eta elikadura mota horrek esneko bildotsaren (JD) okelan eta amaren esnean duen efektua ikusteko.

Honen harira, pasa den azaroaren 8 eta 9an Torremolinos-en (Malaga) ospatutako Food Factor Conference (http://www.foodfactor.org)/ topaketan ekintza honetatik jasotako emaitzen aurkezpena egin zen. Emaitz horrek biltzen dituen dokumentua Leartiker eta NEIKER-Tecnaliak garatu dute eta bertan aurkitu daitezke ikerketaren ondorioak. 3 elikadura-motarekin elikatutako ardien esne eta bildots-okelaren konposizioa ikertu da eta elikadura-motak honakoak izan dira: (1) %40ko koltza opila duen kontzentratua; (2) %20ko koltza eta %20ko liho opila duen kontzentratua; (3) sojadun kontzentratu kontrolatua.

Feeding with Omega3 rich natural sources increases the polyunsaturated fatty acid profile of dairy sheep products; preliminary results izena eman zaion ikerketatik ondorioztatu denaren arabera, animalien elikaduran omega 3an aberatsak diren lehengaien erabilerak, gantz-azido honen neurriak gehitu egiten ditu bildotsetan zein esnean, aldaketa sentsorial adierazgarririk antzeman gabe.

KALIKOLZA proiektuaren baitan bazkideek ikertzen jarraitzen dute eta momentu honetan koltza bidez elikatutako ardien esnearekin ekoiztutako jogurta, gatzatua eta gazta ondua bezalako esnekietan omega 3ak duen konposizioan dute arreta jarrita.

Informazio gehiagorako webgune bat sortu berri dute http://www.kalikolza.com/ eta bertan aurkitu daiteke proiektuaren inguruko informazioa guztia.

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS