castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Nazioarteko erakundeak Leartikerren bildu dira aeronautika eta automoziora aplikatutako karbono-zuntza aztertzeko

2019/02/28

Pasa den otsailaren 21ean Leartikerrek aeronautika eta automozioaren sektoreetan karbono-zuntzak eskaintzen dituen propietate eta abantailak aztertzeko jardunaldi bat antolatu zuen. Topaketa honetan ekarpen interesgarriak egin zituzten hainbat nazioarteko erakundek parte hartu zuen.

“Carbon Fiber Trends in Automotive and Aeronautics Markets” titulupean ospatu zen jardunaldia, Leartikerrek urtero antolatzen duen Lightweight Techonologies ekimenaren baitan kokatzen da. Honen helburua, funtzionaltasuna eta propietate mekanikoak mantenduz pieza arinagoak lortzea ahalbidetzen duten material edo teknologia berrien alderdi ezberdinak ezagutaraztea da. Karbono-zuntzarekin egindako materialen fabrikazioan erreferente diren nazioarteko hainbat enpresek parte hartu zuten jardunaldian: Europan erreferentea den karbono-zuntzarekin egindako SMC produkzio-lerro bat atera berri duen ASTAR enpresa lokala esaterako; material termoplastikoetan karbono-zuntza erabiltzen aintzindaria den Alemaniako LEHVOSS; IPPE Austriako Institutu Teknologikoa, eta EXTRACTHIVE enpresa frantziarra.

Jardunaldiaren irekiera Leartikerrek egin zuen. Bere ekarpenean Aernnova enpesarekin elkarlanean garatutako demostratzailea eta produktu honen espezifikazioetara hobekien egokitzen zaizkion material eta prozesuen hautabideak aurkeztu zituen. Lan hau Leartikerrek zuzentzen duen AEROCAR* (Interreg Sudoe) proiektu europarraren baitan garatu dute bi erakundeek.

Beste hizlarietako bat Extracthive enpresa fratseseko Vanessa Amaral izan zen, bere ekarpenean kontsumo osteko karbono-zuntzaren berreskuratze prozesu baten inguruan hitz egin zuen. Alexandro Fabris, Levhoss enpresa alemaniarreko ordezkariak substratu termoplastikoetan karbono-zuntzaren erabilera ezberdinak aurkeztu zituen, eta IPPE Austriako Institutu Teknologikoko Phillip S. Stelzer-ek karbono-zuntzarekin garatutako automozio pieza baten diseinu eta fabrikazio prozesuaren inguruan aritu zen.

Sondikan kokatutako Astar enpresako Iñaki Martínez bere enpresa garatzen ari den karbono-zuntzarekin egindako SMC nahasketen produkzio-lerro berrian zentratu zen. Europako edukiera handiena duen produkzio-lerroa izateaz gain, mota honetako materialarekin automozioaren sektoreko garapen garrantzitsuetan parte hartu du Astar enpresak.

 

Karbono-zuntza, hazkundean dagoen materiala

 

Azken urteetan aplikazio ezberdinetarako karbono-zuntzaren erabileran joera positivo argia antzematen da eta hurrengo urteetan gorantz egingo duela aurreikusten da. Material honen arrakastaren gakoa bere produzkioaren hazkundean eta salneurrian datza. Hau da, automozioaren industriako hornitzaile handiak 2025. urtean kate handietan produzitzen hasiko diren fabrikazio ereduetarako prototipoak garatzen dabiltza eta, ondorioz, material honen salneurriaren beherakada nabarmena ekarriko du. Guzti honek duen garrantziaz oharturik, Leartikerren ere material honen aldeko apustua egin dute, hala ere, diseinu eta ekoizpen-prozesuetan irizpide konkretu batzuk izan behar dira kontutan eta horren lanketan dihardute zentro teknologikoan.








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS