castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

BASQUE TALENT 4.0 jardunaldia ospatu da Leartikerren

2019/04/04

Leartiker Zentro Teknologikoak pasa den martxoaren 29an, “Basque Talent 4.0” jardunaldia antolatu zuen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Egitasmoan Bizkaia Talent, Mondragon, Euskal Herriko Unibertsitatea, Lea Artibai Ikastetxea eta Maier, Ekide, Cikautxo eta Orbea bezalako enpresetako giza baliabide eta talentuaren arduradunek parte hartu zuten.

 

Leartikerrek, Bizkaia Talent eta Lea Artibai Ikastetxearekin batera, antolatutako ekimen hau erakundeek aurre egin behar dioten talentuaren kudeaketaren erronkei buruz eztabaidatzeko topagune bihurtu zen; egun erabiltzen diren estrategia eta metodoak ezagutu... Azken finean, talentuaren inguruan esperientziak elkarbanatu eta eztabaidatzeko testuinguru perfektu bat bilakatuz.

 

Jardunaldian talentua oinarri hartuta hainbat gai landu zituzten hizlariek: Lanbide Heziketaren gaur eguneko egoera, unibertsitate eta enpesen arteko beharrezko lotura, ingurunea eta estrategia, talentuaren erakarpena, norbere marka pertsonalaren garrantzia eta talentuaren konpromiso, garapen eta atxikimendua. Bukaeran Cikautxo, Ekide eta Orbea enpresek talentuaren inguruan izan dituzten esperientziak elkartrukatzeko mahai-inguru bat ospatu zen.

 

Talentuaren garrantzia

Talentua egun gizartearen arlo guztietan nabaria den iraultza bat da. Ezagutzak eta pertsonek bilakaera handia izango dute eta horregatik talentuaren kaptazioa ezinbesteko jarduera bilakatu da, bereziki enpresa munduan. Belaunaldien arteko erreleboa, teknologia berriak, 4.0 industria... eta beste hainbat gertakari edo joerak enpresetan eragin zuzena dute, eta nola ez, pertsonei ere eragiten diete. Ondorioz, erakundeen talentuaren kudeaketan paradigma aldaketa bat sortzen ari da.

 

Leartiker eta talentua

Leartiker zentro teknologikoak eta Lea Artibai Ikastetxeak mundu mailan polimeroen teknologiarekin lotutako teknologia eta ekintzailetza gaitasunak garatzera bideratutako trebakuntza programa dual bat dute:  Technology Entrepreneurship Program TEP. Europako Gizarte Funtsak (EGF) finantzatuta, nazioarteko programa berritzaile hau talentua erakarri eta enpresen premiei erantzuna emateko helburuarekin sortu zen. Laugarren edizioa 2018ko urrian abiatu zen 9 parte hartzailerekin. Nazioarteko ikasleen presentzia geroz eta handiagoa duen programa honetan (aurtengo edizioan Mexikoko 3 partaide eta Txinako partaide bat daude), bi hilabeteko fase teorikoa eta 7 hilabeteko fase praktikoa uztartzen dituzte programari lotutako enpresetan proiektu errealak landuz.

 

Enpresekin duen harreman estua eta prestakuntza espezializatuari esker, TEPek eskaintzen dituen laneratze datuak oso altuak dira. Orain arte egin diren edizioetatik jasotako emaitzak oso onak dira, ikasleen %85ak lana aurkitzen baitu programa bukatzean.








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS