castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

INNOLACT proiektuaren itxiera jardunaldia maiatzaren 3an izango da Idiazabalen

2019/04/15

INNOLACT-INTERREG POCTEFA Europako proiektuaren itxiera jardunaldia ospatuko da, datorren maiatzaren 3an, Idiazabalen urtero antolatzen den Euskal Gaztaren Azokaren baitan.

Eskualde Garapenerako Europako Funtsak finantzatutako proiektu honen helburu nagusia mugaz bestaldeko esneki sektore tradizionalaren lehiakortasuna hainbat alorretan hobetzea izan da, esnearen ekoizpenetik produktuen eraldaketa eta merkaturatzeraino berrikuntza sustatuz.

Jardunaldiaren lehenengo atalean, proiektuan zehar lortutako emaitzak eta esnekien sektore artisauko eragileentzat sortutako materiala aurkeztuko dira. Bigarren atalean, berriz, proiektuko herrialdeetako gaztagileek ( Euskadi, Katalunia eta Frantzia), produktuen berrikuntza eta dibertsifikazioa ardatz hartuta, proiektu honen baitan beraiek garatu dituzten esneki produktu berrien aurkezpena egingo dute. Dastatze saio baten bidez eta azalpenak emanez gauzatuko dute aurkezpena.

Jardunaldira hurbildu nahi dutenek ateak irekita izango dituzte. Animatu eta parte hartu!

Informazio gehiago:  http://www.innolact-poctefa.com/eu/innolact-proiektuaren-itxiera-jardunaldia/

 

 

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS