castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Leartikerrek antolatutako “Polymers & Medical Applications” jardunaldiaren zazpigarren edizioa ospatu da

2019/05/16

Pasa den maiatzaren 10ean, Polymers & Medical Applications” jardunaldiaren zazpigarren edizioa ospatu zuen Leartikerrek, Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Osasunaren sektorean polimeroek eta teknologia berriek eskaintzen dituzten berrikuntzak eta aukerak aztertzeko helburua duen jardunaldi hau urteroko hitzordu garrantzitsu bilakatu da sektorearentzako.

Lau adituk parte hartu zuten, eta medikuntza-gailuen inguruan mintzatzeaz gain, zelula-terapiarako gailuetan silikona likidoaren erabilera azpimarratu zuten. Teknologia horrek, hurrengo urteetan hazkunde esanguratsua izango du. Ehunen ingeniaritzaren mundu-mailako merkatuaren tamaina USDn 5,5 mila milioitan balioztatu zen 2017an, eta 2010-2024 denboraldian % 11ko  CAGR aurreikusten da.

Aurtengo edizioan, Leartikerrek zuzentzen duen HEALTH LSR proiektu europarraren baitan garatutako medikuntza-prototipo baten aurkezpena izan da hitzaldi nagusia. Proiektuaren helburua medikuntza-prototipoen garapena da, gero proiektuan zehar lortutako emaitzak sektoreko enpresei transferitzeko. Azken urteetan sei prototipo sortu dira, eta maiatzaren bukaeran Nafarroan izango den jardunaldian aurkeztuko dira guztiak.

 Horren harira, hizlarietako batek, Enrique Andreu Oltra Doktoreak, Nafarroako Unibertsitateko Klinikako Zelula-Terapiaren GMP Laborategiko Kalitate Ziurtasunaren Zuzendariak, zelulen hazkuntzarako balio duen silikona likidoarekin egindako gailua aurkeztu zigun. Gailu hori Leartikerrek zuzendutako eta Nafarroako Uniber
tsitateko klinikak ere parte hartzen duen Health LSR proiektu europarraren baitan garatu da. Iragazgaitza da, eta barnean esterilitatea mantentzen du. Zelulak laborategian haztea eta ebakuntza-gelara era garbi batean eramatea ahalbidetuko du. Gailua patentea jasotzeko zain dago, eta hainbat erabilera izango ditu: dermatologia (azal artifiziala), oftalmologia (zelula linbokornealak), urologia (zoru pelbikoa berreraikitzeko zelula-mintzak), kardiologia (miokardio infartuarentzako zelula-mintzak), besteak beste.

Jardunaldia Virginia Sáez Martínez Doktorearen (I+Med enpresako Ikertzailea) hitzaldiarekin hasi zen: Hidrogeles, nanogeles y nanopartículas para liberación controlada de sustancias bioactivas. I+Med enpresan sendagaien kontrolatutako askatzean lan egiten dute. Horretarako, gehienbat, hidrogel eta nanogel deituriko polimeroak erabiltzen dituzte. Beraien helburua sendagai eraginkorragoak garatzea da: tratamenduaren iraupena luzatzea, ezartzen den lehen momentutik; medikamentuek toxikotasun eta albo-ondorio gutxiago izatea; eta maiztasun gutxiagorekin ezartzea. Beste hitzaldi garrantzitsuenetako bat Miguel Angel Martínez Doktorearen eskutik izan zen: Modelado y simulación en aplicaciones biomédicas. Martinez Doktorea Zaragozako Unibertsitateko Applied Mechanics and Bioengineering (AMB) Ikerketa Taldeko Koordinatzailea da. Beraien lan-ildoa biologia-sistemen modelatzea da, eta horren eremuan ikerketa baskularra dute ardatz nagusi. Ikerketa horren baitan, zurruntasun aldagarria duen Stent bat diseinatu dute, arterietara hobeto egokitu eta ohiko stent-ek sortu ditzaketen kalteak (estenosia) saihesteko xedearekin.

Azkenik, Francisco Miguel Sánchez Margallo Doktoreak Investigación preclínica: Casos de éxito en el CCMIJU izan zuen hizpide. Sánchez Margallo zentro horretako Zientzia Zuzendaria da. Zientzialari bikaina da, hainbat argitalpen, patente eta tesi zuzendu dituena. Horrez gain, hainbat elkarteren ohorezko kidea eta NANOMED, ITEMAS, CIBER-CV, CIBER-BBN plataformen kidea da, besteak beste. Medikuntza-gailuak baliozkotu egin behar dira gaixoek erabiltzera heldu aurretik. Horretarako, esperimentazio preklinikoa zein beharrezkoa den argitu zigun.

 

Biomedikuntzaren sektorea etorkizuneko erronka Markina-Xemeingo zentroarentzat

Leartikerren plan estrategikoaren helburua da, teknologia-guneko ikerketa-bolumenaren % 30 biomedikuntzaren sektorearekin erlazionatua egotea 2020an. Sektore horretan, Leartikerren ikerketa balio erantsi handiko medikuntza-gailu berriak garatzera bideratua dago, eta helburu hori lortzeko bidean, hainbat akordio sinatu dira zenbait enpresa, unibertsitate eta erakunde europarrekin. Horrela, gaur egungo medikuntzan erabiltzen diren sistemak eta tresnak hobetzen lagunduko duten material polimeriko berriak aztertzen ari dira Leartiker zentro teknologikoan.








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS