castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Leartikerreko Aizeti Burgoak Ondarroan ospatutako Pint of Science jaialdian parte hartu du

2019/05/22

Maiatzaren 15etik 23ra, Ondarroan ospatutako Pint of Science jaialdian parte hartu zuen Leartikerreko Aizeti Burgoak. Aizeti EHUn Fisikan eta Ingeniaritza Elektronikoan graduatua da. Material Berrietan Masterra ere burutu zuen eta gaur egun doktoregoa egiten ari da Leartiker teknologia zentroan.  Maiatzaren 21ean, Material polimeriko konposatuen aplikazioak automobilgintzaren erronka berrietan deituriko hitzaldia eman zuen.

Hitzaldian, material polimeriko konposatuek, ibilgailuek erakusten dituzten erronkei erantzuteko, dituzten aplikazioak azaldu zituen. Etorkizuneko ibilgailuak hainbat erronka erakusten ditu. Horien artean aipagarrienak pisuaren arintzea, energia elektrikoaren erabilera eta konfort akustikoa dira. Material konposatu polimerikoen bidez lor daiteke erronka horiei erantzuna ematea.

Pint of Science irabazirik gabeko erakundea da, borondatezko langileei esker aurrera ateratzen dena. 2012an POS jaialdia zientzialari talde batek sortu zuen Erresuma Batuan, eta gaur egun, mundu osoko tabernetan egiten da hiru egunetan 19:00etatik aurrera. Bere helburua herritarren aurrean zientziaren inguruko hainbat hitzaldi plazaratzea da. Hitzaldi interesgarriak, dibertigarriak, azken ikerketei buruzkoak, eta abar, entzuteko aukera dago, dohainik eta giro gozoan.

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS