castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Leartikerrek bere azken aurrerapenak aurkeztuko ditu Addit 3D azokan

2019/05/28

Polimeroen eta elikagaien eremuan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzen lan egiten du Leartikerrek. Polimeroetan, hain zuzen ere, lan-espezialitateetako bat Fabrikazio Gehigarria da. Horretan, Leartikerrek FDM/FFF inprimatze prozesurako material berrien garapenean daramatza lanean 5 urte baino gehiago.

LTK-Elast 851, LTK Olefin eta LTK Tyramide harizpiak aurkeztuko dira, zehazki, jendaurrean: LTK-Elast 851 elastikotasun handia duen TPU oinarri-materialaren garapen bat da (compression set baxua); LTK Olefin inprimatze erraztasuna eta ezaugarri mekaniko isotropikoen nolakotasun bikainak dituen poliolefina oinarria duen konposatu bat da; LTK Tyramide baliogabeko Warping poliamidetan oinarritutako konposatu bat da. Materialaren garapen horiekin, Leartikerrek zehaztapen mota horiek eskatzen dituzten bezero potentzialen, egungo, beharrizanei erantzuna ematea nahi du.

Gainera, azokan, CRAM unitatea ezagutzera emango da, berriz. Horren bidez, ISO 7 gela zuriaren barruan FDM harizpiak egiten dira, enpresa eta ospitaleentzat, eta batzuetan    aipatutako estandar berberak dituen geroko inprimatze zerbitzua eskaintzen da. CRAM unitatea Leartikerreko Health eta Fabrikazio Gehigarria espezializazio ildoen lankidetzaren emaitza da, eta 2018ko urritik dago martxan. Harizpi mota horien bezero nagusienak ospitaleak dira. Horien bitartez, inplanteak eta piezak sortzen dituzte; esaterako Scaffold motako ehunak, inprimatze prozesua erabilita, ospitaleetan bertan. Laster, Leartikerrek ISO13485 ezarriko du, zeinek bere barne hartzen dituen filamentatze eta inprimatze prozesuak.

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS