castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Leartikerrek CIRCULAR SEAS europar proiektu berria abian jarri du

2019/06/04

Leartikerrek europar proiektu berri bat jarri du abian. Zentro teknologikoak berak zuzenduko du, eta beste europar erakunde batzuekin elkarlanean arituko da. CircularSeas1 hiru urteko iraupena duen proiektu bat da, eta itsasoko hondakin plastikoen berrerabilerara begirako estrategiak aurkitzea du helburu: gaur egungo diagnosi- lana burutu, hondakin horien batze aukerak definitu, balorizaziorako teknologia desberdinen azterketa egin eta itsasoarekin erlazioa duten produktu berritzaileak sortu, 3D printing teknologiaren bitartez.

INTERREG ATLANTIC AREA programaren bitartez Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin (EGEF) batera finantzatutako proiektu honetan, Leartikerrekin batera beste zazpi bazkidek parte hartzen du: Azaro Fundazioa, Université de la Rochelle, Universidad de Vigo (UVI), University of Plymouth (UoP), Cork Institute of Technology (CIT), Instituto Politécnico de Leiria (IPLeiria) eta Communauté d'Agglomération de La Rochelle (CdA-LR). Horrez gain, proiektu honetan interesa duten beste 6 kidek ere parte hartuko dute ekimen honen baitan egingo diren bilera eta ekintza batzutan, hala nola; Ondarroako Portuko Alturako Arrantzaren Produktoreen Elkartea (OPPAO) eta Eskola Nautikoa, HAZI Fundazioa, Syndicate Mixte Port de Pêche La Rochelle Chef de Baie (SMPP-LR), Association Pour l’Environnement et la Sécurité en Aquitaine (APESA) eta Chambre de Commerce et d’Industrie Port de Bayonne (CCI-BPB).

Hain zuzen ere, maiatzaren 29 eta 30ean, proiektuaren bazkide guztiak Leartikerren bildu dira, proiektuaren lehenbiziko bilera egiteko. Bertan, hurrengo hilabeteetarako lan-kronograma landu dute, eta CIRCULARSEAS proiektuari hasiera ofiziala eman diote.

 

 Fabrikazio Gehigarria eta 3D printing

3D printing teknologia fabrikazio gehigarriaren teknologian datza. Hainbat fabrikazio gehigarri-teknologia daude, baina, gehienetan, material jakin bat era kontrolatu batean geruzaz-geruza jarri eta objektu bati itxura ematen dioten prozesuak dira. Teknika horrekin neurrira egindako forma geometrikoak sortu ahal dira, eta askotan beste teknologia batzuekin sortu ezin diren geometriak. Gero eta sektore gehiago daude teknologia horietan interesatuak, hainbat abantaila baitituzte: bitarteko fabrikazio-prozesuen murrizketa, diseinu-askatasuna, materialaren probetxua, produktuen ekoizpena, behar diren tokietara mugatzeko aukerarekin (jasangarritasuna).

 

Eremu horretan, osasun-sektoreak, aeroespazialak eta kontsumo-ondasunarenak egingo dituzte aurrerapen handienak. Baina badaude beste batzuk ere haren onurak aprobetxatzen ari direnak; esaterako, automobilgintza, robotika edo diseinua. Nazioarteko aipamena duen, Wohlers Associate2 enpresako, ikerketa batek adierazten du fabrikazio gehigarriaren negozioak %21eko hazkunde nabarmena izan zuela pasa den urtean (2018), eta negozioa 6.300 milio euro baino gehiagotan ezarri zela. Hala ere, negozioa 16.000 milioi eurora iritsiko dela aurreikusten da, 2021 urtean.

 

 

Fabrikazio Gehigarria Leartikerren lau espezialitateetako bat

Leartiker zentro teknologikoak polimeroen eta elikagaien eremuan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzen lan egiten du. Polimeroetan, hain zuzen ere, beraien lan-espezialitateetako bat fabrikazio gehigarrirako materialen diseinua eta garapena da. Leartikerrek fabrikazio gehigarrirako materialen diseinu eta garapenaren ziklo osoa eskaintzen du, formulazioaren garapenetik industrializatzeraino, balioztatze eta entsegu metodoetatik pasatuta. Lan-eremu nagusiena FFF/FDM eta silikonen inprimatzeari dagokiona da. Gehienbat, hainbat materialekin egindako FDM harizpiak sortzen ditu, osasuna eta aeronautika bezalako sektoreentzat.

Egun, Leartiker hamar proiektutan murgilduta dabil. Horietan, 3D printing edo fabrikazio gehigarria teknologiarekin ari da lanean.

 

 1 CIRCULARSEAS (EAPA_117/2018) proiektua Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera finantzatuta dago Interreg Atlantic Area programaren bitartez.

2 https://www.icex.es/icex/es/Navegacion-zona-contacto/revista-el-exportador/observatorio2/REP2018802190.html








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS