castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

AEROCAR proiektu bukaerako jardunaldia ekainaren 28an izango da Leartikerren

2019/06/17

Leartiker zentro teknologikoak AEROCAR europar proiektuaren azken bilera ospatuko du, datorren ekainaren 28an, Markina-Xemeinen. Proiektu horren helburua aeronautika eta automozio sektoreen arteko transferentzia teknologikoan oinarritutako sare bat sortzea izan da.

Proiektu hori Interreg Sudoe Programarekin batera finantzatuta dago, Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren bitartez (EGEF/FEDER). Hiru urteko iraupena izan du, eta Leartikerrek gidatu du, beste eskualde eta herrialde batzuetako erakundeekin lankidetzan: CTAG (Galiziako Automozio Sektorearen Berrikuntza, Ikerketa eta Garapen Teknikorako Fundazioa), RESCOLL (materialen garapenean espezializatutako zentro teknologikoa, Frantzia) eta INEGI (Ingeniaritza Mekaniko eta Industrialeko Berrikuntza eta Zientzia Institutua, Portugal).

Proiektu horren xedea aeronautika eta automozioaren sektoreen artean etengabeko sinergiak sortzea izan da. Modu horretan, teknologia berrien, materialen edo prozesuen sorkuntzari esker, eta baita sektore batetik bestera egindako elementu horien transferentzien bidez, produktibitatean hobekuntzak lortzeko. Hori dela eta, azken bileran, asmo horren inguruan, bai Leartikerrek, bai kideek garatutako hainbat prototipo aurkeztuko dira.

INEGIko Jorge Silvak SMC karbono-zuntza eta Prepregs karbono-zuntza materialen konbinazioarekin sortutako garapen bat aurkeztuko du, automozioaren sektorera bideratuta dagoena, eserleku baten euskarriaren garapenaren bitartez, hain zuzen ere.

RESCOLL erakundeko Nicolas Henryk automozioaren industriarako gama altuko itsasgarrien erabilera izango du hizpide. PA 12 eta Karbono-zuntza atxikitzeko balio dute, eta beraien erabilera industria aeronautikoan balioztatuta dago.

Halaber, CTAGeko Raquel Ledok, industria aeronautikora zuzendutako material baten garapena erakutsiko du. Material hori norabide bakarreko karbono-prepregs erabilita sortu da.

Azkenik, LEARTIKERREK Aernnova erakundearen lankidetzarekin garatutako hainbat prototipo ezagutzera emango ditu. Baita industria aeronautikorako OSF enpresarekin egindako elkarlana ere.

Proiektuko kideen azalpenez gain, Sergio Moriano DOMO Engineering Plastics enpresako konpositen negozio ildoaren zuzendaria ere bertan izango da. DOMOk Konposite termoplastikoen arloan garatutako azken prototipoen inguruan arituko da.

Jardunaldia mahai inguru batekin bukatuko da, bi helburu nagusi izango dituena: material horiek etorkizun hurbilean izango dituzten erronkak aztertu eta etorkizunean elkarlanean burutuko diren proiektuak bideratzea.

Jardunaldian izena emateko:

http://aerocar-sudoe.com/es/event/aerocar-final-event-the-use-of-composites-and-new-materials-in-aeronautic-and-automotive-sectors-case-studies/








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS