castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

TEP programaren laugarren edizioaren amaiera

2019/06/21

Technology Entrepreneurship Program TEP mundu mailan polimeroen teknologiarekin lotutako teknologia eta ekintzailetza gaitasunak garatzera bideratutako trebakuntza programa dual bakarraren laugarren edizioari amaiera eman diote. Leartiker S.Coop. eta Lea Artibai Ikastetxeak (Markina-Xemein) sustatzen duten, eta Europako Gizarte Funtsak (EGF) finantzatzen duen, nazioarteko programa berritzaile honen laugarren edizioa 2018ko urrian abiatu zen eta 2019ko ekainean bukatu da.

 

Edizio honetan hamar ikaslek parte hartu dute: euskaldunak, txinatarrak eta mexikarrak. Laugarren urtez jarraian, partaideetako 3 Mexikotik etorri dira, TecNM hitzarmena dela eta bertako merkatuarekin duten harremanari esker. Aurtengo berritasuna ordea, estreinakoz etorri den txinatar jatorriko ikaslea izan da, MAIER enpresak hala eskatuta. Lurralde horretako merkatuak duen eskari altua kontuan hartuta, LEARTIKERREK Txinarekin harremanak ezartzeko ahalegina egingo du, etorkizunera begira elkarlan ezberdinak gauzatu ahal izateko.

 

Hasteko, ikasleek, polimeroen teknologia, lean manufacturing eta ekintzailetasunean oinarritutako, 3 hilabeteko formakuntza teorikoa jaso zuten. Ondoren LEARTIKER, MAIER eta EKIDE enpresetan egon dira 7 hilabeteko praktikaldia egiten, eta enpresa nagusien kultura eta funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.

 

Bai parte-hartzaileen, bai enpresen esperientzia ikusita, ekimena oso aberasgarria izan da. Atzerritarrak beraien jatorrizko herrialdeetako filialetara bueltatuko dira lan-kontratu batekin, hemengo know-how eta enpresa kulturaren ezagutzak bertan transmititzeko. Horrela, filialak dauden herrialdeetako talentua kontratatuz, lan arrazoiengatik gertatzen diren atzerriratzeak saihesten dira, kontzeptu berri bat sortuz: aberriratzea. Gainera, programa honen bidez, kanpora bidali beharreko euskaldunen kopurua gutxitzea espero da. Baita, ikasle eta nazioarteko enpresa gehiago erakartzea ere.

 

Bestalde, hurrengo edizioari begira, bi helburu nagusi ezarri dituzte. Batetik, beste herrialde batzuetako ikasleak erakartzea: UK, Italia, Txekia, Txina, Mexiko, India eta Estatu Batuak (lehenengo aldiz). Bestetik, TEP Metal sortzeko asmoa dute, eta hainbat sektoretako enpresak atxikiko direla aurreikusten da.

 

Aurreko edizioetako datuak

Orain arte egin diren edizioetatik jasotako emaitzak oso onak dira. Ikasleen % 85ak lana aurkitzen du programa bukatzean. Zehazki, aurreko edizioan (hirugarrena) 10 parte-hartzaileetatik zortzik programa bukatu eta 6 hilabete pasatu orduko lana lortu zuten, eta, egun, euren jatorrizko herrialdeetan daude lanean. Enpresekin duen harreman estua eta prestakuntza espezializatuari esker, TEPek eskaintzen dituen laneratze datuak oso altuak dira.








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS