castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

BARABELTZ, “BERTAKO” BARATXURI BELTZA.

2019/06/27

Baratxuria produktu oso ohikoa da gure gastronomian, eta plater askotan ezinbesteko osagaia izaten da. Baratxuri beltza, ordea, berria da gure merkatuan, eta Korean eta Japonian du jatorria. Baratxuri freskoaren zaporea mina eta iraunkorra da, baina baratxuri beltzarena azidoa eta gozoa da aldi berean. Eraldaketa hori heltze-prozesu baten emaitza da, eta zaporeaz gain beste aldaketa batzuk ere jasaten ditu: testura biguna, usain bizia eta kolore deigarria.

Azken bi urteetan, Xabier Iñarrairaegi ekintzaileak baratxuri beltza ekoizteko eta merkaturatzeko BARABELTZ enpresa sortu du, beste bi bazkideekin batera. Negozio berri hori martxan jartzeko LEARTIKER-en laguntza teknikoa jasotzeaz gain, Eusko Jaurlaritzako I+G+i programari esker, bi urte hauetan zehar, produktua ekoizteko prozesua sakon ezagutu du, hainbat proba pilotu eginda. Ondorioz, aurtengo udaberrian produktua merkaturatu du  BARABELTZ markapean.

Baratxuria eraldatzeko prozesua guztiz naturala da: hartzidura prozesu bat da. Halere, edozein elikagai merkaturatzeko orduan, ekoizpen prozesua kontrolpean izan behar da, saltokietan jartzen den produktua segurua dela bermatzeko eta ezaugarri organoleptiko egokiak dituela ziurtatzeko. Hori dela eta, BARABELTZ eta LEARTIKER hartzidura prozesua ezagutu eta ekoizpen baldintza egokiak aukeratzeko ezagutzak sakontzen murgilduta egon dira, azken hilabeteetan.

Nafarroan landatutako baratxuria erabili da produktu berri hau egiteko, “bertako” produktu bat nahi zelako lortu. Ondorengo hilabeteetan, baratxuri beltz pasta ere merkaturatuko da, gozagarri gisa erabiltzeko entsalada, haragi edo bestelako elikagaiekin.








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS