castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Fatigue Durability India 2019 kongresuan hitzaldia eman du Mikel Isasik

2019/09/12

Mikel Isasik Keynote Talk (hitzaldi nagusi bat) eta Pre-conference Trainning bat eman zituen, abuztuan, Indiako Belagavi hiriko Visvesvaraya Technological University-an ospatutako “3rd International Conference & Exhibition on Fatigue, Durability and Fracture Mechanics” biltzarrean.

Biltzar horretan nazioarteko aditu eta akademikoak bildu ziren, plataforma bakar batean, nekea, iraunkortasuna eta haustura mekanikoari buruzko ikerkuntza eta erabilera berriei buruzko ideiak partekatzeko helburuarekin. Bertan, Mikelek nekearen ondorioz sortutako zurruntasun galeren iragarpen baten emaitzak aurkeztu zituen, automobilgintzako esekidura sistema bateko kautxuzko pieza baten bitartez (Incremental Fatigue Analysis of Stiffness Loss for an Automotive Rubber Bushing Under Cyclic Radial Loading).

Gainera, biltzarra baino lehenago, egun bateko ikastaro bat ematera ere gonbidatu zuten. Kautxuaren nekearen analisiaren teoria eta erabileraren inguruko azalpenak eman zituen, Indiako kautxuaren industriako ingeniari talde baten aurrean (Theory and Application of Rubber Fatigue Analysis with Endurica).

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS