castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Leartikerrek Eusko Jaurlaritzako ordezkarien bisita jaso du

2019/11/05

Pasa den urriaren 10ean, Leartikerrek Eusko Jaurlaritzak ordezkarien bisita jaso zuen, Alberto Fernández (Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaria) eta Maite Hernández (SPRIko Teknologia Saileko Teknikaria), eta bere erronkak aurkezteko aukera izan zuen.

Leartiker, egun, hazkunde prozesuan dago. 2020. urtean 3,2 milioi eurotako negozio bolumena eskuratzea eta 39 pertsona, 8 doktore eta 4 doktoregai izango dituen talde bat osatzea aurreikusten du. 5 zientzia argitalpen gauzatuko ditu eta patente bat eskatuko du. 50 I+D+i proiektu baino gehiago garatuko ditu enpresekin elkarlanean, nazioarteko 12 proiektutan parte hartuko du eta nazioarteko bezeroekin proiektuak landuko ditu. Halaber, bere ezagutza areagotzen jarraituko du zehaztutako espezializazioetan.

Leartikerren ezagutza RIS3 esparruko FABRIKAZIO AURRERATUA eta BIO-OSASUNA lehentasun estrategikoen barruan kokatua dago. Baita ELIKADURAREN barruan ere, kontuan hartuta aukeraz betetako eremua dela. FABRIKAZIO AURRERATUAN, Hybrid Manufacturing Lab espezializazioa egitura hibridoen simulazioan eta lotura prozesu eta sistema berrietan ardazten da. BIO-OSASUNA estrategian, Health espezializazioan, gailentzen ari diren terapietara zuzendutako medikuntza-gailuak garatzen dira: medikuntza-regeneratiboa eta diagnosi azkarra. ELIKADURAren teknologia elikadura osasuntsu eta jasangarrian oinarrituta dago. Horrela, esneki sektore artisaura eta elikadura industria txikira bideratutako produktu berritzaile eta iraunkorrak garatzea du helburu.

Bisitaldia Elikagaien Teknologiako eraikinean hasi zen. Bertan, produktu berriak lantzen diren planta pilotua ezagutzeko aukera izan zuten. Ondoren, Polimeroen Teknologia eraikinaren instalazioak ikusi zituzten: laborategiak, tailerra eta sala zuria.

Leartikerrek Eusko Jaurlaritzatik jasotako bisita eskertzen du. Baita, beraien lana eta aurre egiten ari diren erronkak erakusteko aukera ere.








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS