castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Leartiker esne gordinaren inguruko nazioarteko bilkuran izan da

2019/11/18

Urriaren 24 eta 25ean esne gordinaren inguruko nazioarteko bilkura ospatu zen Valentzian. Bilkura horren antolatzaileak Red Española de Queserías de Campo y Artesanas (QueRed) eta Farmhouse and Artisan Cheese & Dairy Producers European Network (FACEnetwork) elkarteak izan ziren. Halaber, LEARTIKER urrezko “sponsor” izan zen.

Higienearen inguruko Europa mailako araudiaren arabera, baldintza batzuk betez gero, esne gordinarekin era guztietako gaztak ekoizteko aukera irekia dago (ontze denboraren menpe egon gabe). Hala ere, sarritan, ekoizle artisauek zailtasunak izaten dituzte agintarien aurrean aukera horiek defendatzeko orduan, esne gordinari atxikitzen zaizkion arrisku mikrobiologikoak direla eta.

Bilkura horretan, esne gordinak dituen onurak mahai gainean jarri nahi izan zituzten. Horrela, mundu mailako zientzialari eta ikertzaileek esne gordinaren inguruan burutu dituzten lanen emaitzen berri eman zuten, dauden aukerak bistaratzeko asmoarekin: zein den esne gordinaren ekologia mikrobiarra eta zeintzuk izan daitezkeen bere onurak; esne gordinarekin ekoitzitako gazta eta esnekiak kontsumitzeak dituen arriskuak; esnetan agertzen diren bakterio azido laktiko propioek duten garrantzia; bakterio azido laktiko horiek egurrezko apaletan ondutako gaztetan gehitu dezaketen babesa; esne gordinarekin ekoitzitako gaztetan azaltzen den biodibertsitate mikrobiarrak osasunean izan ditzakeen onurak; esne gordinean eta esne gordinarekin ekoitzitako produktuetan aplikatu beharreko araudia zein den; esne gordinak alergia, asma eta arnas aparatuko infekzioengan duen eragin positiboa; eta abar.

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS