castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Leartikerrek OPEN LEARTIKER proiektua aurkeztu du Mondragonek antolatutako gosari teknologikoan

2020/02/07

Otsailaren 5ean Mondragonek antolatutako gosari teknologikoan parte hartu zuen Leartikerreko Berrrikuntza Estrategikoko arduraduna den Josu Goikoietxeak.  Bertan, Fagor Arrasate eta KREAN Groupekin batera, berrikuntza eta kultura praktikak aurkeztu ziren. Leartikerrek 2019an zehar lan taldean garatu duen OPEN LEARTIKER.COM proiektua aurkeztu zuen JosukM4FUTURE deialdiaren baitan onartutako proiektua da OPEN LEARTIKER.COM proiektua.

 

Bezeroarenganako kultura bateratu eta ireki bat sortzera begirako pausuak eman ditugu: praktika amankomunak, elkarren arteko ikasketa espazioak bultzatuz, berrikuntza prozesuen ustiapena era beretsuan landuz eta egunerokotasuneko praktikek osotasunera transferitu ahal izateko lan dinamikak martxan jarriz. Helburua,  bezero estrategikoak eta LEARTIKER bat izatera heltzea da, beti ere berrikuntza irekian oinarrituz.

 

Horretarako berrikuntza irekian oinarritutako praktikak martxan jartzea beharrezkoa dela zehaztu du LEARTIKERek. Barnera begira, berrikuntza irekia lantzeko erremintek ezagutza elkar trukatzeko modu desberdinak azaleratu ahal izango digu, orain arte egiten ari garen lan eta praktikak balioan jarriz. Kanpora begira, bezeroarekin berrikuntza irekian oinarritutako espazio eta denbora zehaztuko dugu talde bateratu bat sortzeko eta bi entitateen emaitzak (Bezeroa+Leartiker) hobetu eta sendotzeko.

 

Ildo honetan llanean jarraituko dugu Leartikerreko lan taldean. Ikasi egin dugu eta momentu ederrak ere partekatu ditugu elkarrekin.

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS