castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Leartikerrek “Polymers & Medical Applications” jardunaldiaren 8. edizioa ospatuko du

2020/02/17

Datorren maiatzaren 15ean, Leartiker zentro teknologikoak “Polymers and Medical Applications” jardunaldiaren 8. edizioa ospatuko du, Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Osasunaren sektorean polimeroek eta teknologia berriek eskaintzen dituzten berrikuntzak eta aukerak aztertzeko helburua duen jardunaldi hau urteroko hitzordu garrantzitsu bilakatu da gai honetan interesa dutenentzat.

 

Aurreko edizioetan bezala, medikuntza-gailuen balio-bizitzako eremu ezberdinetan adituak direnak gonbidatuko dira beraien esperientziak erakusteko. Berritasun gisa, aurtengo edizioan, ehun-ingeniaritza eta Lab-on-Chip gailuen inguruko hitzaldiak egongo dira, Leartiker apustu egiten ari den bi ikerketa ildo direlako eta etorkizun hurbilean eboluzio esponentziala izango dutela aurreikusten delako.

 

Ehun-ingeniaritza ehuna berreraikitzeko teknika bat da zelula, scaffold eta biomolekulen erabileraren bitartez. Aplikazio terapeutikoa izateaz gain, non ehuna gaixoan edo gaixoarengandik kanpo haziarazi eta gero transplantatu egiten den, ehun-ingeniaritzak diagnosirako erabilera ere izan dezake, non ehuna “in vitro” hasten den eta medikamentuen metabolismoa, toxikotasuna eta patogenizitatea aztertzeko erabiltzen den. Leartiker medikuntza-mailako harizpien garapena GMP baldintzetan ikertzen ari da, ondoren horiek scaffold-ak sortzeko erabili ahal izateko. Interesatuta dago baita scalffold-aren geometriak zelulen itsaspenean eta ondoren beraien ugaritzean eta ehuna sortzerakoan izan dezakeen eraginaren ikerketan ere.

 

"Lab on a chip" (LOC) txip bakar baten laborategi bateko berezko eginkizun bat edo batzuk integratzen dituen gailu bat da, milimetro batzuetatik zentimetro karratu gutxi batzuetara heltzen den neurria duena. Gaur egun, horiek sortzeko erabiltzen diren teknologiak unitate gutxi batzuk sortzea ahalbidetzen dute; hortaz, zientzia honen erronka nagusiena horien handitzeko gaitasuna eta ekoizpen-kostua kontuan hartzea da. Hori dela eta, Leartikerren lana, ikerkuntza ildo honetan, ekoizpen-teknologia berrien garapenean ardaztuta dago, unitate kopuru handia sortzea ahalbidetuko dutenak kostu txikiago batekin. Ezaugarri optikoak, bio edo kimika bateragarritasuna, malgutasuna eta tenperatura-erresistentzia duten materialak ikertzeko asmoa ere badu zentro teknologikoak.

 

Beraz, zortzigarren edizio honetan, polimeroen arloko zuzendaria den José Javier Egurrolak ikerketa ildo bi hauen baitan Leartiker egiten ari den lana ezagutzera emango du. Gainera, gaur egun medikuntza-gailuen eta ekoizpen-teknologia berrien garapenean egiten ari diren aurrerapenak ezagutzeko aukera egongo da, bertaratuko diren adituen eskutik.

*Polymers & Medical Applications,  7. edizioko argazkiak








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS