castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Animaliak tokiko lehengaiekin elikatzea jasangarriagoa izateaz gain, lortutako elikagai eratorrien kalitatea hobetzen du.

2020/03/04

Bi urtetako lanaren ondoren, KALIKOLZA proiektua bukatu egin da, eta dagoeneko lortutako emaitza nagusiak ikusgai daude bere webgunean.

2017, 2018 eta 2019 urteetan zehar egindako ikerketari esker, animalien elikaduran tokiko koltza sartzeak, ardi esnean, bere esneki eratorrietan eta haragi produktuen (txerri eta txahal haragian) kalitatean eragiten duen hobekuntza erakutsi da. Kalitate hobekuntza hau gantzaren kalitatean eman da, non gantz-azidoen profila nabarmen hobetu den, batez ere gantz-azido poliasegabean (PUFAk) eta hain ezaguna den Omega 3an.

Elikadura mota horrek elikagaietan duen eragin positiboaz gain, animalien dieta osatzeko kanpotik ekarritako soja eta palma olioaren mendekotasuna saihesten du, horrek dakarren onura ekonomikoarekin. Era berean, bertan ekoitzitako koltzaren erabilera posiblea dela adierazten da. Horrela, ekonomia zirkularrean oinarritutako ekoizpena sustatzen da, benetako Km 0 produktuak lortzea ahalbidetzen duena.

Halaber, egindako ikerketak agerian utzi du tokiko lehengaiak dituen animalien elikadurak ez duela eragin negatiborik produktibitatean, animalien hazkuntza eta esne ekoizpen egokiak lortzen direlako eta esnearen urea kopurua ere murrizten delako; eta, ondorioz, ingurumenarentzako onuragarria ere bada.

Proiektu hau aurrera eramateko osatutako lan taldea anitza izan da. Parte-hartzaileak Kerexara (liderra), Saskagoin, Uvesco, NSGk, Neiker eta LEARTIKER izan dira, eta azken horretan produktu guztien analisiak burutu dira, besteak beste. Proiektuan zehar egindako lana eta lortutako emaitzak ezagutzera emateko, partaideek hainbat ekintza egin dituzte: Food Factor eta SEOC kongresuetan parte hartu dute; sektoreko argitalpenetan proiektuaren berri eman dute; eta hainbat hedabideetan proiektuari lotutako berriak argitaratu dituzte.

KALIKOLTZA proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta Europar Batasuneko Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatu dute.

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS