castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Medikuntza gailu berritzaileetan oinarritutako LGMed europar proiektu berria lideratuko du Leartikerrek

2020/06/02

Leartikerrek europar proiektu berri bat jarri du abian, zentro teknologikoak berak zuzenduko duena, eta beste europar eta Espainiako erakunde batzuekin elkarlanean arituko da. LGMed bi urte eta erdiko iraupena duen mugaz bestaldeko europar lankidetza proiektua da, eta bere helburu nagusia Aquitania-Euskadi-Navarra herrialdeko polimeroen enpresen dibertsifikazioa osasun eremurantz hobetzea da, medikuntzako gailuen 4 prototiporen garapena sustatuz.

 

Interreg POCTEFA programaren bitartez Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin (EGEF) batera %65ean finantzatutako proiektu honetan, Leartikerrekin batera beste bost bazkidek parte hartzen dute: Clínica Universitaria de Navarra (CUN), Centre Hospitalier Universitaire (CHU Toulouse), Asociación de la Industria Navarra (AIN), Cámara de Comercio de Bayona (CCIBayonne) eta la Universidad de Pau (UPPA).

 

Osasunaren sektorearen beharrizanen inguruan ezagutza handia dago ospitaletako profesionalen artean, baina industria sarea ez da gai horiek ulertzeko eta irtenbideak bilatzeko. Proiektu honen bidez beharrizan horiek ulertu nahi dira eta industria sarearen gaitasunak egokitu horiei irtenbideak emateko.

 

Pasa den martxoaren 12an ospatu zen partzuergoaren lehenbiziko bilera, Kick Off Meeting telematiko bat egungo egoeraren ondorioz, non proiektuaren komunikazioarekin eta aukeren bilaketarekin lotutako lehenengo ekintzak abian jarri ziren.

 

 

Medikuntza-gailuen proposamen berritzaileak finantzatuko ditu Leartikerrek

 

Proiektuaren baitan egin den lehenengo ekintzetako bat termoplastiko eta LSR silikonaz garatutako medikuntza-gailuen proposamen berritzaileak jasotzeko mailing bat egitea izan da Aquitania (CCI Bayonne), Euskadi (Leartiker) eta Nafarrroa (AIN) lurraldeetako espezializazio honetan lan egiten duten enpresen artean.

 

Leartikerrek prototipoen garapena eta beraien bideragarritasun-ikerketa finantzatuko ditu LGMed proiektu honen bitartez. Programaren luzeera kontutan izanda (2022ko maiatzean bukatuko da), jasotako proiektuen artean izaera berritzaileena eta merkatura denbora epe motzean irteteko ahalmena dutenak lehentsiko dira. Proposamenak aurkezteko epea zabalik egongo da ekainaren 15era arte, parte hartzeko galdetegia eta proiektuaren fitxa betetzeko esteka honen bidez egin daiteke edo Leartikerrera deituta.

 

Proiektuaren azken helburua medikuntza gailuen 4 prototipo garatzea da eta horiek industria sektorera eramateko prestatzea.

 

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS