castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Leartikerrek web mintegi bat ospatu du “Organ-on-chip gailuak egiteko polimeroak” gaiaren inguruan

2020/06/09

Maiatzaren 15a aukeratu zuen Leartiker zentro teknologikoak “Polymers and Medical Applications” jardunaldiaren 8. edizioa ospatzeko, Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Urtero ospatzen den ekitaldi hau, osasunaren sektorean polimeroek eta teknologia berriek eskaintzen dituzten berrikuntzak eta aukerak aztertzeko helburua duena, hitzordu garrantzitsu bilakatu da sektorearentzat.

Tamalez, aurrez aurreko  jardunaldia bertan behera utzi behar izan zen jasaten ari garen osasun egoeraren ondorioz. Baina Leartikerrek web mintegi bat ospatzeko aukera ikusi zuen, gonbidatu berezi batekin: Rosa Monge, BEOnChip enpresako CEO eta mikrofluidikan aditua. BEOnChip, Zaragozan kokatua dagoena, Organ-on-chip gailuak egiten dituen Espainiako lehenbiziko enpresa da.

Organ-on-chip gailu bat, organo bat txip batean, zelulen hazkuntzarako sistema bat da, organo bizidunen mikro-ingurugiroa eta alde funtzional nagusiak eskala mikroskopiko baten simulatzen dituena. Gailu horiek sendagaien azterketa prozesua bizkortzen dute, animaliekin egindako esperimentazioen ordezko arinagoa eta merkeagoa izateko helburuarekin.

Jardunaldia aipatutako gailuak egiteko erabili ahal diren materialen inguruan ardaztu zen. Material bakoitzaren alde onuragarriak nabarmendu ziren eta material horiek erabiltzeko beharrezkoa den teknologia azaldu zen.

Hau Leartikerrek web mintegi bat antolatzen duen lehen aldia izan den arren, parte-hartzaile kopuruak eta ondorengo iruzkinek partaideek mota honetako mintegienganako duten interesa berretsi  dute.

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS