castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Leartiker Centro Español de Plásticos (CEP) elkartearen bazkide berria

2020/06/11

Leartiker zentro teknologikoa Centro Español de Plásticos (CEP) elkartearen bazkide egin da apirilean. Centro Español de Plásticos nazio-mailako elkartea da eta bere eginkizuna material plastikoen erabilera egokia egiteko kultura arduratsu bat ezagutu eta ezartzen laguntzea da.

Beraz, Leartiker plastikoen eta konpositeen industrian erreferentea den nazio-mailako elkarte baten parte izateaz gain, CEP-en Empresa-Talde Berritzailearen eta Plastikoen eta Konpositeen Nazio-Mailako Lehenbiziko Kluster-aren kide ere bihurtu da. Horrek CEP-en Klusterrak antolatutako lantaldeetan parte hartzeko aukera emango dio, baita berrikuntza proiektuetan ere. CEP-inform aldizkarian albiste nabarmenenak argitaratu ahal izango ditu eta material plastikoen erabilera egokia egiteko kultura arduratsu bat ezartzen eta hedatzen lagundu ahal izango du, besteak beste.

Horrela, zentro teknologikoak CEP-ek antolatutako “Plastic Talks” ekitaldiaren bigarren saioan parte hartu du, ekainaren 5ean ospatu dena bideokonferentzia bidez. Bertan, CEP elkarteko kide diren lau enpresa edo erakunde aurkeztu ziren, non Leartikerrek bere erronkei buruz hitz egin zuen, eta, ondoren, debate bat egin zen lauren artean galderak egin eta informazioa partekatzeko.

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS