castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

LEARTIKERek %7 ko urteroko batazbesteko hazkundea izan du azken 5 urteotan

2020/09/16

2000 urte inguruan hasi zuen bere ibilbidea Leartikerrek, Lea Artibai Ikastetxearen baitan. Bost urte geroago, Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren (EZTB) euskal sareko kide izatera pasatu zen berrikuntzarako bitarteko erakunde bezala akreditatuta. Jaurlaritzak Sarea berrantolatu eta sailkatzeko erabakia hartu ostean eta Jaurlaritza eta Innobasquerekin izandako elkarlan estuari esker, 2015eko uztailean kooperatiba bihurtzeko erabakia hartuta, Leartiker Zentro Teknologikoa EZTB euskal sareko arlo teknologiko sektorial gisa akreditatu zen 2015ean.

 

Zentro teknologikoak ia %7ko urteroko hazkundea izan du azken 5 urteotan eta 2020rako ezarritako helburu nagusiak betetzeko zorian iritsi da Leartiker urtemuga berezi honetara: bere negozio bolumena 3 milioi eurokoa da, urte amaierarako aurreikustako helburua gaindituz; lantaldea 41 pertsonak osatzen dute, hauetako 7 doktoreak; urte amaierarako 9 doktoredun 50 pertsonako lantaldea izatea da aurreikuspena.

 

Momentu honetan, nazioarteko 9 proiektutan ari dira lanean eta horietako 4 zuzentzen ditu.  Ezagutzari dagokionez, 2019.urteko jardunari begira, Q1 mailako 6 zientzia-artikuluren argitalpena, 7 komunikazioren aurkezpena biltzarretan, eta patente baten eskaera egin da Health espezializazioan (Devices for cellularized membrane cultivation and kits (Universidad Navarra, Leartiker). Horrez gain, Leartiker 57 I+D+i proiektutan ari da lanean enpresekin, bere ezagutza transferitzen, eta horri esker enpresek lanpostuak sortzea eta fakturazio gehigarria lortzea eragiten du.


 

 

Hurrengo urrats estrategikoak 2020-2025 epealdirako

 

Plan Estrategiko berriaren helburu nagusien artean dago, besteak beste lantaldea handitzea, pertsona eta doktore kopurua gehitzea aurreikusten du, 52ra eta 15era iritsiz hurrenez hurren, eta negozio bolumena 4,5 M eurotara heltzea. Lankidetza proiektuen bidez ezagutzan gehiago espezializatu nahi dute eta zein espezializazio sustatu nahi dituzten zehaztu, gero eta singularitate eta erreferentzialtasun teknologiko handiagoa lortzeko. Nazioartekotzea indartzea eta talentua erakartzeko eta mantentzeko metodologia bat martxan jartzea ere beraien erronka nagusienetako batzuk dira.

Leartiker hazkunde prozesuan dago, espezializatzen dago eta ezagutzak eskuratzen jarraitzeko xedea du, ezagutza horiek eskualdeko enpresa-ehunari transferitzeko eta, horrela, beraien lehiakortasuna hobetzeko. Zentro teknologikoa Lea-Artibai eskualdeko kide eragileetako bat da eta eskualdeko berrikuntza sistema sendotzen dihardu, goi-mailako lanpostu kualifikatuak sortzeko helburuarekin, Leartiker pertsonetan oinarritutako proiektua baita.

 

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS