castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Leartiker adineko pertsonei zuzendutako erraz mastekatzeko jaki proteikoak garatzen ari da JAKI+60 proiektuan

2020/10/02

Euskadin, 65 urtetik gorako populazioa % 20 izatetik 2016an % 28 izatera pasatuko da 2031. urtean. 2061. urterako aurreikuspenek ere joera berdina aurkezten dute; horien arabera, populazioak hazten jarraituko du eta populazioaren zahartze prozesuak bere maximoak lortuko ditu. 60 urtetik gora gorputzak zentzumenen eta sistemen beherakada edo hondatze fisiologikoa pairatzen du, eta ondorioz, 65 urtetik gorako pertsonak sentikorragoak dira patologiei eta aldaketei dagokienez. Horrek beraien egunerokotasunean oztopoak eragiten dizkie, bereziki beraien elikaduran, jasaten dituzten aldaketen artean nagusienak mastekatzeko arazoak izaten baitira.

JAKI+60 proiektuaren helburua erraz mastekatu eta adineko pertsonentzako ezaugarri organoleptiko erakargarriak dituzten matrize proteikoen (haragi edo arrainarekin eginda) garapena da. Proiektu hau aurrera eramateko Eusko Jaurlaritzaren 2018. urteko “Nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzeko dirulaguntza” jaso zuen Leartikerrek, Basque Culinary Center, GSR S.COOP., Ausolan eta ISEArekin batera.

Proiektu honetan haragiarekin (oilasko, txerri eta txahala) eta arrainarekin (atuna, izokina) egindako matrize proteikoak garatu dira. Matrize horiek egiteko orduan hauek hartu dira kontuan: lortu nahi zen biguntasuna, gehitu zaizkien osagaien funtzioa eta osagai horien proteina kantitatea proiektuan ezarritako amaierako produktuen proteina kontzentraziora heltzea. Produktuen elaborazioan animali jatorrizko haragiaz gain, landare jatorrizko osagaiak erabili dira eta horien artean garbantzu-irina, ilar testurizatua, sojatik eratorritako proteina edo soja testurizatua aurkitu daitezke. Osagai horien erabileraren helburuak hauek izan dira: testura ematea, produktuen proteina kopurua handitzea eta proteina hori landare jatorrikoa izatea.

Produktu horien garapenak zaharren egoitzetan dauden adineko pertsonen elikadura hobetzea ahalbidetu du, mastekatzeko arazoak murrizteak jangura handitzea eragiten baitu. Gainera, eguneroko proteina ekarpena handitu egin da, eta horrek etorkizunari begira emaitza positiboak izan ditzake; hau da, proteinekin zerikusia duten gaixotasunen intzidentzia jaisteko aukera legoke.








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS