castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Leartikerrek Digimat at Users Meeting Kongresuan parte hartu du

2020/10/22

Aurtengoan ere, Leartikerrek ez du hutsik egin Digimat Users Meeting kongresura. Beti presentzialki egin izan ohi den ekitaldi hau, pandemia dela eta, aurten formatu birtualera pasatu da.

Digimat, MSC taldeko kide den Exstream enpresak sortu eta garatutako software bat da, material konposatuak modelizatzeko software multieskala bat, hain zuzen. Software honen bitartez, material konposatuz fabrikatutako piezen egitura-simulazio anisotropikoak egiten dira, material hauek piezen fabrikazio prozesuan jasaten dituzten eraginak kontutan izanda.

Digimat User Meeting konferentzia

Aipatutako software honen erabiltzaileek urteroko hitzordua izaten dute Digimat User Meeting konferentzian. Exstream enpresak antolatzen duen ekitaldi honetan Digimaten erabiltzeek beraien esperientziak, lanak, emaitzak, zalantzak,… erakusten eta elkarbanatzen dituzte.

Leartikerrek aktiboki parte hartu du aurtengo edizioan. Urte guztian zehar elkarlanean egindako proiektu guztiei esker, konferentzia honetan Exstream-en sponsor gisa aurkezteak estatus berezia eman dio zentro teknologikoari. Ekimenean parte hartu dutenekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera izan du, zalantzak argitu eta proiektu berriak sortzeko aukerak zabalduz.

Kongresuan izan diren aurkezpenei dagokienez, aurten ere konpositeen inguruko maila tekniko altuko lanak aurkeztu dira eta, automozioaren industriako mundu mailako enpresak garrantzitsuenak bertan izan dira. Hala nola, DSM, Toray Group, Solvay, Radici Group, Valeo, Dupont, Mahle, Sabic, Domo, Honda, Leonardo eta Moldex3D, besteak beste.

Konferentzia honek garrantzi handia du Leartikerrentzat, alde batetik, Digimat-eko erabiltzaileen lanek gure ezagutzak eguneratzen laguntzen digutelako eta, beste alde batetik, kongresuan egoten diren enpresa asko gure bezeroak edota bezero potentzialak izanda, beraiekin harremanak estutzeko aukera ematen digulako.

 

 

 

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS