castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Leartikerrek bat egin du Europar Batasunaren Covid-19 Ikerketarako Manifestuarekin

2020/11/12

Covid-19aren ondorioz osasun-alarma ezarri zenetik, Leartikerreko langileak egoera berrira egokitu dira (telelana eta aurrez aurreko jarduera konbinatuz) eta konpromiso handia erakutsi dute gizarte osoa bizitzen ari den egoera honekin. Zentro teknologikoak pandemiaren arriskuak murrizteko lankidetza-ekimenekin bat egin zuen martxoaren amaieran, 3D inprimaketa bidez, ospitaleei, egoitzei eta dendentzako biserak eginez.

 

Oraingoan, pauso bat haratago joan da. COVID-19 pandemiaren agerraldiak planteatzen dituen aurrekaririk gabeko erronkak kontuan hartuta, eta ikerketak eta berrikuntzak pandemiari eusteko duten zeregin garrantzitsuaren onarpen publiko zabalak bultzatuta, Leartikerrek bat egin du "Europar Batasunaren Covid-19 Ikerketarako Manifestuarekin". Konponbide berritzaileak bilatzen lan egiten duen ikerketa-zentro teknologiko gisa duten erantzukizunaz jabetuta, adierazpen honek Covid-19ren aurkako borrokan ikerketa-emaitzen eskuragarritasuna maximizatzea aldarrikatzen du.

 

Hortaz, eta ikerketaren emaitzak denon onurarako balioesteko premia larria dagoela kontuan hartuta, Leartiker Zentro Teknologikoak onartu eta babestu egiten ditu COVID-19rekin lotuta, prebentzioari (txertoak barne), probei eta tratamenduei buruz EBk finantzatutako ikerketa-diru-laguntzetatik eratorritako emaitzei buruz Manifestuan jasotzen diren printzipioak:

 

 

 

 

Leartiker Zentro Teknologikoak hurbiltasuna, malgutasuna eta Lea-Artibai eskualdearen garapen ekonomikoarekiko konpromisoagatik nabarmentzen den profesional talde bat du. Baina, batez ere, pertsonetan oinarritutako taldea da, eta, beraz, prest dago herritarren ongizatea hobetzen laguntzeko. Horregatik, COVID-19 ikerketaren emaitzak eta datuak partekatzea helburu duen ekimen honen alde egin du, elkarlanean pandemia saihesten, diagnostikatzen, tratatzen eta eusten laguntzeko.

 

Gaur egun, COVID-19aren ondorioak arintzeko alternatibak garatzen ari diren hainbat patzuergotan parte hartzen ari da Leartiker. Hala ere, oraindik goiz da ondorioak ateratzeko, eta aurrerago, balio eta datu zehatzagoekin, aurrerapen horien berri emango da.

 

 

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS