castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Euskal Gaztak proiektua: Eusko Label esnearekin osatutako sei euskal gazta barietate berri

2020/12/15

Eusko Jaurlaritzaren ekimenez eta HAZI Fundazioak zuzenduta, duela bi urte martxan jarri zen Euskal Gaztak proiektu honetan (bere jatorrian Gaztaberri izena izan zuen) Markina-Xemeinen kokatutako Leartiker Zentro Teknologikoak hasieratik parte hartu du HAZIrekin elkarlanean.

 

Egitasmo honen helburua antzinako euskal gazta elaborazioen errezetak berreskuratu eta Euskal Label esnearekin ekoiztutako euskal gazten ekoizpen eta eskaintza zabaldu eta osatzea da. Kalitate eta jatorri ziurtatutako Idiazabal Jatorri Deiturak babestutako gazten eskaintzari, orain, Euskal Gaztak proiektuaren esparruan egindako gazta hauek Euskadiko gaztagintzaren eskaintza indartzera datoz. Euskal Herrian, tradizioz, ekoiztu izan diren beste gazta mota batzuk, historiaz beteak, esne mota ezberdinekin ekoiztuak, eskualde bakoitzean bere berezitasunekin eginak... Horiek berreskuratzeko asmoz jaio zen Euskal Gaztak proiektua.

 

Egitasmo honekin gainera, Arantxa Tapia sailburuaren hitzetan “abeltzantza sektorearentzako eta gaztagileentzako dibertsifikaziorako aukera berri bat izateaz gain, Eusko Labelarekin egindako gaztak babesten dira. Ekoizleei beraien produktuak ahalik eta balore handienarekin merkatura heltzeko bide berri bat irekitzen die, tokian tokiko kalitatea antolatu, berreskuratu eta babesa emanez.”

 

6 gazta tipologia definitu dira:

 

OTZARA: Aiarako eskualdean eta Karrantza inguruan ekoiztu izan den tradizio handiko gazta. “Queso del cesto” bezala ezaguna.

FRAISORO: Behi esnedun gazta xamurra.

SAROI: Esne ezberdinak nahastuta egiten den gazta ondua.

TXURIA: Gazta freskoa.

AUNTZAI: Ahuntz esnearekin egindako gazta ondu eta leun bat.

LATXA URDINA: Ardi esnearekin egindako gazta urdina.

 

 

EUSKO LABEL ESNEA

Gazta hauek ekoizteko ezinbesteko betebeharra, Euko Label esnearekin ekoiztuak izatea da. Horretarako, gaztandegiei lehenengo urrats moduan beraien behi, ardi zein ahuntz esnea Eusko Label gisa ziurtatzea eskatzen zaie. Ardien kasuan latxa edo karrantzana arrazatik lortutako esnea izan behar da nahitaez arraza autoktonoak direlako eta horrek ere babestu nahi direlako. Behi eta ahuntz esnearen kasuan ez da arrazarik espezifikatzen. HAZI Fundazioak, Eusko Label entitate ziurtagiri-emaile gisa, esnearentzako jartzen dituen kalitate goreneko irizpideak bermatu behar dira ziurtatu nahi diren esneetan.

 

Esnea Eusko Label gisa ziurtatuta dagoenean gaztandegiak Euskal Gaztak proiektuaren barruan definitu diren sei gazta tipologiak ekoizten hasi daitezke.

 

 

LEARTIKER, TRADIZIOA BERRESKURATU ETA GAZTAGILEAK FORMATZEN

Leartiker Zentro Teknologikoa proiektu honen baitan formazio eta aholkularitza alorrean etengabe ari da lanean. Lehenengo, gazten elaboraziorako errezeta tradizionalak berreskuratzen, eta ondoren, gazta bakoitzaren ezaugarri guztiak ikuspuntu teknikotik definitu, espezifikazioak nabarmendu eta elaborazio prozesuak zehazten. Lanketa honen ostean, jasotako ezagutza hori gaztandegiei transferitu, gazta mota hauek ekoizten erakutsi eta elaborazio prozesuak barneratzen laguntzen aritu da, eta horretan jarraitzen du. HAZI Fundazioa gazta hauen merkaturatze ikuspuntuaren lanketan murgildu da: gazta bakoitzaren storytelling-a, etiketen diseinua eta legedia lantzen, besteak beste.

 

Bide honetan lanean darrai Leartikerrek, gazta barietate hauek ekoiztu nahi dituzten gaztandegiei aholkularitza eskaini eta Euskal Gaztak proiektuarekin erlazionatutako formazioa ematen. 2019 eta 2020 epealdian 75 pertsona formatu ditu zentro teknologikoak.

 

Proiektu ireki eta integratzaile honetan ahalik eta gaztagile gehien animatu nahi dira egitasmo honekin bat egitera. Denon artean, Labeldun Euskal Gazta taula berri bat osatuko dugu eta dibertsitate zaporetsuz betetako gazta kultura berri bati bidea irekiko diogu.

 

Euskal Gaztak proiektuaren aurkezpena egin zuten atzo Arabako Izoria ustiategian.

Ezkerretik eskuinera: Mario Sanchez (TGT), Joseba Otegi (Goine Gaztak), Leire Ibarrola (Izoria Gaztak), Malen Sarasua (Leartiker), Unai Romero (Oihan Txiki gaztandegia) eta Andoni Olaberria (Askibil gaztandegia).

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS