castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

SAGAR ZIRKLE, sagarraren dibertsifikazioaren zirkulua ixten

2021/01/20

2018an hasi zen bertako sagarraren deribatuak garatzeko lana. Leartikerren nekazaritzako elikagaien aholkularitza tekniko eta teknologikoarekin, Satxa Ceberiok bertako sagarra balioztatzeko ibilbideari ekin zion, eraldatutako deribatu ekologiko, lokal eta jasangarrien bidez. Lehenbiziko etapa horretan, sagarra osagai nagusitzat hartuta egindako zuku sorta garatu zen, baita kontserbako beste deribatu batzuk ere. Garapen lan horren ondorioz, produktu sorta hori dagoeneko merkatuan dago Bio-K markarekin.

Duela gutxi, enpresak izena aldatu du eta SAGAR ZIRKLE bihurtu da, sagarraren deribatuen dibertsifikazioaren zirkulua ixteko helburu argiarekin. Sagardo naturalaren elaborazioarekin jarraituz, tokiko ekoizpeneko ozpin ekologikoa egiteko ideia sortu da, eta horretarako, proiektu bat jarri da abian, Leartikerreko elikagaien teknologiako departamentuarekin lankidetzan, SAGAR ZIRKLE, ozpin ekologiko artisau sorta baten garapena deiturikoa.

Ozpina oso produktu arrunta da etxeetan, eta antzinako elikagai bat, erabilera ugari izan dituena. Ardoa ekoizten duten eskualdeetan egin ohi den elikagaia da, edari horretatik eratorritakoa delako, baina gaur egun ez du tokiko ekoizpenik Euskadin. Sagar Zirklek bere sagardo propioa du produktu hori egin ahal izateko eta ilusioa eta gogoa ere bai erronka berri honi ekiteko.

Proiektu berri honen helburua nortasun propioa duen pasteurizatu gabeko eta iragazi gabeko sagar-ozpina bertan egitea da. Sagardoa egiteko prozesuak hartzidura bikoitz alkoholiko eta azetiko konplexuko tratamendua behar du, eta, horretarako, prozesuaren etengabeko kontrola eta know how espezifikoa behar dira. Prozedura bat burutu nahi da artisautza eta teknologia uztartuz eta bertako sagarrak ematen dituen ezaugarriak zainduz, kalitatezko sagar-ozpina lortzeaz gain, horietatik eratorritako produktu berritzaile sorta bat lortzeko. Sagar Zirkle eta Leartikerren arteko lankidetza-proiektu hau 2021. urtean garatuko da eta Único Salsas y Vinagres S.L. (Córdoba) enpresaren laguntza ere izango du.

 

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS