castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

SMC (Sheet Moulding Compound) prozesuaren berpiztea

2021/02/04

Sheet Moulding Compounds-ak material polimerikoak dira, erretxina termoegonkorrez osatuak eta karbono edota beira-zuntzez indartuak. Lamina formatuan hornitzen dira eta beraien eraldaketa-prozesua konpresio bidezko moldaketan datza.

 

Prozesu hori 90eko hamarkadan asko erabili zen automobilgintzako piezak egiteko, batez ere serie ertaineko industria-ibilgailuetarako. Garai hartan garatuen zeuden SMC materialak poliesterrezko erretxinetan oinarritzen ziren, batez ere beira-zuntzekin indartuta. Beraien erabilera gutxituz joan zen eta termoplastikoak injektatzeko prozesuek ordezkatu zituzten.

 

Hala ere, azken 3 urteetan, SMCak jakin-mina sortu du automobilgintzaren sektorean. Arrazoiak askotarikoak izan daitezke:

 

  1. SMC prozesu sendoa denez, prozesu horrekin fabrikatutako piezek eta materialek iraunkortasun handia dutela bermatzen da. Horrela, SMC alternatiba segurua da pieza metalikoak pieza polimerikoekin ordezkatu nahi dituzten eta arintzea helburu duten, baina arrisku handiegirik nahi ez duten OEMentzat (Original Equipment Manufacturer).
  2. Karbono-zuntzaren prezioen doitzea SMC prozesuan erabiltzeko: helburua fabrikazio-serie handiak egitea izanik, materialaren prezioa murriztea espero da; horrek fabrikazio-mota horretan SMC prozesua lehiakorra izatea eragin dezake.

 

Azken urteotan, hainbat proiektu seriean ekoitzi dira, hala nola Mercedes AMG Clase E ibilgailuaren ordezko gurpilaren ahokalekua. https://bit.ly/2JA87nf

 

Gaur egun, ia TIER 1 (OEMen hornitzaileak) guztiak SMC prozesuaren bideragarritasuna aztertzen ari dira beraien produktuetan, baita horiek datozen bost urteetan fabrikatuko diren tirada handiko ibilgailuetan nola txertatuko diren ere. Gainera, industrian izandako gorakadaren ondorioz, SMC fabrikatzaileak material formulazio berriak garatzen ari dira, erretxina teknikoagoak erabiliz, hala nola epoxi, erretxina fenolikoak, Binil ester... eta karbono-zuntzak erabiliz, SMC materialen erabilera potentzialak zabaltzeari begira.

 

SMC prozesuaren etorkizunaren inguruan, hainbat iturrik % 5 eta % 6 arteko hazkunde iraunkorra aurreikusten dute orokorrean hurrengo sei urteetan eta Txinaren kasuan, % 8 eta % 9 artekoa.

 

Leartikerren kasuan, 2018tik ari dira SMC materialak prozesatzen, karakterizatzen eta birtualizatzen. Gaur egun, beste SMC material batzuen artean, karbono-zuntzez indartutako epoxi matrizeko materialekin ari dira lanean, 40 GPa baino gehiagoko trakzioko elastikotasun-moduluen balioak dituztenak. Propietate horiei esker, material horiek oso interesgarriak dira automobilgintzaren industrian metalezko piezak ordezkatzeko.

 

SMC materialen prozesatuari, karakterizazioari eta birtualizazioari buruzko ezagutza espezializatua sortzen jarraitzeko, Leartiker Europako hainbat partzuergoetako kide da, eta horietan mota horretako materialekin lan egiten dute, zehaztapen tekniko handiak dituzten pieza estrukturalak garatzeko.

 

 

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS