castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Leartikerreko Osasun espezializazioaren ikerketetarako 3D bioinprimagailu berria

2021/02/16

Leartiker zentro teknologikoak 3D bioinprimagailu bat eskuratu du, Polimeroen Teknologiaren Osasun espezializazioan aurrera eramaten ari diren ikerketetan baliabide garrantzitsua izango dena. Bioinpresioa gaur egungo medikuntza iraultzen ari den teknika bat da. Teknologia horrek zelula amez osatutako biotinta batetik hainbat egitura zelular sortzea ahalbidetzen du eta bere helburua organoak 3Dn garatzea da paziente baten zeluletatik abiatuta.

Osasun espezializazioko ikertzaileak, azken urteetan, bi ikerketa ildo nagusitan ari dira lanean: ehun-ingeniaritza eta balio erantsi handiko medikuntza-gailuen garapena. Ehun-ingeniaritzaren baitan, biopolimero-biotinta scaffolds (euskarriaren egiturak) hibridoak garatzen ari dira kartilagoaren birsorkuntzarako. Medikuntza birsortzailearen alorrean, berriz, fabrikazio gehigarriaren bidezko medikuntza-gailuen diseinu eta garapenean dihardute lanean. 3D teknologiaren bitartez scaffold hibridoak garatu ahal izango dituzte, biopolimeroak eta hidrogelak aldi berean erabiliz, gorputzeko ehun desberdinak birsortzea helburu izango dutenak.

Gaur egun, hainbat teknika kirurgiko zein ez-kirurgiko ezagutzen dira gorputzeko ehun desberdinak konpondu ahal izateko. Hala ere, ez dira nahikoak, lesio asko oso zailak direlako konpontzeko ez baitira gai beraiek bakarrik birsortzeko. Hori dela eta, ehun-ingeniaritza metodo alternatiboa eta erakargarria da gorputzeko ehun askoren tratamendurako, ehun naturalen ezaugarri funtzionalak zein biologikoak imitatzen baititu. Metodo hori zelula eta biomaterial egokiak aukeratu eta scaffold egokiak diseinatzean datza, beharrezko propietate biologiko zein mekanikoak bete ditzaten, ehunak behar bezala birsortzeko.

3D bioinprimagailuaren bidez, egun dauden gabezia horiek ulertu eta irtenbide berriak garatu nahi dira betiere osasun sektorearen beharrizanei erantzunez.

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS