castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Europar Batasunak 4,9 milioi euro bideratuko ditu Leartikerrek parte hartuko duen ibilgailu elektrikoentzako pieza arinak sortzeko LEVIS proiektu berrirako.

2021/03/02

2021eko otsailaren 2an, Levis, EBk hiru urterako finantzatutako, berrikuntza-proiektuaren lehen fasea hasi zen. LEVISek ibilgailu elektrikoentzako pieza arinak garatzea du helburu, ekodiseinua eta ikuspegi zirkularra erabiliz. Europako zazpi herrialdetako industria eta ikerketari lotutako kideek osatutako patzuergoak pieza horiek ekoizteko bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa frogatzea aurreikusten du, horretarako, eskala handiko hiru kasu errealen ereduetan oinarrituz.

 

Auto elektrikoek pisu astuneko bateriak dituztenez, autoen fabrikatzaileek eta hornitzaileek pisu arineko teknologia berriak bilatu behar dituzte gehiegizko pisu hori autoen beste piezetan konpentsatzeko. Teknologia hauek zuzenean lagundu dezakete ibilgailuen eraginkortasuna hobetzen: kilometro eta ibilgailu-irismen bakoitzeko (bateria ziklo oso batekin egindako km-ak) kontsumitutako kWh-ak eta ingurumen-inpaktua murrizten.


Errendimendua arriskuan jarri gabe pisua aurrezten


Erronka honi aurre egiteko, zazpi herrialdetako industria eta ikerketa alorreko hamahiru bazkideek indarrak batu dituzte ibilgailu elektrikoentzako ekodiseinua eta ikuspegi zirkularra erabiliz pieza arinak eta errentagarriak garatzeko. Bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa, baita ingurumen-inpaktua ere, hiru kasu errealen ereduen bidez erakutsiko da: esekidura kontrolatzeko beso bat, modulu eta bateria-kaxa multzo bat eta direkzio-zutabearen talde-eramaile bat.


Proiektuko koordinatzailea den ITAINNOVAko (Instituto Tecnológico de Aragón) Ramón Valdés-en hitzetan "Karbono-zuntzean oinarritutako soluzio multimaterial honetarako metalekin optimoki integratutako konposatu termoplastikoak erabiliko ditugu, fabrikaziorako teknologia errentagarri eta eskalagarriak erabiliz ekoiztuko direnak”. Dituzten propietate mekaniko espezifikoei esker, konposatu horiek, metalekin behar bezala konbinatuta ezin egokiagoak dira aplikazio arinetarako. Zentzu horretan, LEVIS proiektuaren helburua pieza multimaterial horietarako soluzioak garatzea da, horretarako ingurumena errespetatzen duten erretxina eta sistema espezifikoak, fabrikazio prozesu eraginkorrak, juntura optimizatuak, simulazio-metodologia aurreratuak eta osasun estrukturalaren monitorizazio teknologiak erabiliz.

Garapen horien konbinazioak pieza arin, eraginkor eta lagunkoiak lortzea ahalbidetuko digu, haien errendimendu mekanikoa, egiturazko osotasuna eta fidagarritasuna arriskuan jarri gabe, eta are gehiago, haien zerbitzu bizitza hobetuz.

 

Leartikerren zeregina Levis proiektuan


Leartiker Zentro Teknologikoak honako erantzukizun hauek izango ditu proiektu honen baitan: garatuko diren piezak diseinatzeko eta fabrikatzeko lan-paketearen lidergotza, eta bateria-moduluen karkasaren fabrikazioa. Horrez gain, Leartikerrek proiektuko material eta prozesu berritzaileen garatze eta optimizazio jardueran ere laguntza emango du.

 

Diseinuan hurrengo joera zirkularra da


"Pieza arinak ikuspegi zirkularra erabiliz garatuko dira. Honek esan nahi du arreta berezia jarriko dugula material birziklatuak erabiltzen eta piezak diseinatzen, konposatuen bizitza-zikloa amaitu ondoren ez dadin hondakinik gelditu eta zati bakoitza birziklatu edo berrerabilgarria izan dadin aplikazio berberetarako edo beste batzuetarako", adierazi zuen proiektuko kide den Theodora Skordili, Cenex Nederland-eko Negozioen Garapenerako zuzendariak. Horrela, biologikoak eta birziklatuak diren karbonozko zuntzak soilik erabiliko dira lortu nahi diren piezak garatzeko. Gainera, horien bizitza maximizatuko da, eta pieza estruktural guztiak desmuntatze erraz eta eraginkor bat izatea eta berrerabilgarriak izatea ahalbidetuko da.



Pisu arineko piezak merkaturatzen


Partzuergoaren helburua proiektuaren amaieran ibilgailu elektrikoaren pieza berritzaile horiek merkaturatzea da. Horretarako, LEVISek ustiapen-estrategia egituratu bat jarraituko du, aktore anitzeko kontsulta, jabetza intelektualaren babesa, negozioen modelizazioa eta onarpen plan aurreratu bat barne hartuko dituena.

 

Proiektuko kideak:

1. Instituto Tecnológico de Aragón (ITA), Spain

2. Marelli Suspension Systems Italy S.p.A (MSS), Italy

3. Mersen France Angers SAS (MERSEN), France

4. Privé Srl (PRI), Italy

5. Yesilova Holding A.S. (YOVA), Turkey

6. Tofas Tu¨rk Otomobil Fabrikasi A.S. (TOFAS), Turkey

7. Asociación de Investigación Metalúrgica del Noroeste (AIMEN), Spain

8. Centre Technologique Nouvelle-Aquitaine Composites & Matériaux Avancés (CANOE), France

9. Leartiker S. Coop (LEAR), Spain

10. Rise Sicomp AB (RISE), Sweden

11. Commissariat à l’Energie Atomique et aux Energies Alternatives (CEA), France

12. Stichting Cenex Nederland (CENEX NL), Netherlands

13. Steinbeis-Europa-Zentrum der Steinbeis Innovation gGmbH (SEZ), Germany

 LEVIS proiektuan lanean ari den Leartikerreko lan-taldea

 

Finantziazioa:
Proiektu honek EBko Horizon 2020 Ikerketa eta Ikerkuntza Zentroaren finantziazioa jaso du. Programa 101006888 zenbakidun hitzarmenean kokatzen da.

Oharra:
A) prentsa-ohar honek egilearen iritzia baino ez du islatzen; eta b) Europako Batzordea salbuesten du jasotzen duen informazioaren edozein erabileratik.

 

 

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS