2021/03/10
Markina-Xemeingo Leartiker Zentro Teknologikoak eta Azaro Fundazioak (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen partaideak biak), Munsterreko Teknologia Unibertsitateak (MTU) CIRCULARSEAS europar proiektuaren baitan online antolatutako, Negozio-ereduen Mugaz Gaindiko Jardunaldian parte hartu zuten. Ekitaldia otsailaren 15ean egin zen, eta proiektuaren nodo bakoitzean egin diren eskualdeko 3 workshopen amaiera da, 2020ko otsailean aurkeztu zenetik.
Eskualdeko 3 workshop horiek nodo bakoitzean egin dira itsas industrietako interesdunekin —proiektuan parte hartzen duten sektoreko enpresekin— sortutako Nodoko Lantaldeekin. Topaketen helburuak hauek izan dira: 3D printing teknologia eta ekonomia zirkularraren printzipioak itsas sektorera hurbiltzea; sektoreak 3Dn inprimatu beharreko green products edo produktu jasangarriagoei dagokienez dituen beharrak identifikatzea; eta lotutako negozio-ereduak sortzea.
Mugaz Gaindiko Jardunaldia Leartiker eta Munsterreko Teknologia Unibertsitateak (MTU) egindako aurkezpen txiki batekin hasi zen, eta bi zatitan banatu zen. Lehenengo saioan, partner bakoitzak bere nodoa aurkeztu zuen labur-labur, baita identifikatutako negozio-eredua (edo ereduak) ere. Bigarrenean, parte-hartzaileak eztabaida-talde txikietan banatu ziren, esperientziak eta identifikatutako negozio-ereduen xehetasunak trukatzeko. Ondoren, alderdi bakoitzak taldeko saioan ateratako ondorioak aurkeztu zituen.
Topaketan 39 pertsonak parte hartu zuten, besteak beste, 5 nodotako partnerrak (La Rochelle, Vigo, Cork, Leiria eta Ondarroa) eta Nodoetako Lantalde bakoitzeko interesdunen hautaketa bat, bakoitzean identifikatutako negozio-ereduak erakutsi zituztenak. Eredu horiek green products edo produktu jasangarrietan oinarritzen dira, eta nodo bakoitzeko itsas sektoreko hondakinetatik garatutako materialekin fabrikatuko dira 3D printing teknologiaren bidez.
Ondarroako Nodoa
Ondarroako Nodoaren ordezkariak Blanca Lekube (Leartikerreko proiektuen zuzendaria) eta Maria Txakartegi (Azaro Fundazioko ekintzailetza-arduraduna) izan ziren, eta Ondarroako portuan egindako diagnostikoaren emaitzak erakutsi zituzten. Aipatu zuten sortutako hondakin plastiko gehiena sareetatik (20 t/urte inguru) eta plastikozko kaxetatik (18.250 unitate) datorrela, eta eskualdeko workshopetan sortutako produktu jasangarrien hainbat ideia azaldu zituzten. Azkenik, Ondarroako nodoan identifikatutako negozio-eredua aurkeztu zuten.
Balorazioa eta hurrengo helburuak
Antolatzaileek positiboki balioztatu zuten workshop hau, bertan, CircularSeas proiektuko 3 itsas sektoreetako negozio-ereduak nodo desberdinen artean trukatu, nodo desberdinetan identifikatutako beharrak kontrastatu eta esperientziak, zailtasunak eta abar partekatu ahal izan baitzituzten. Eta talde-saioak emankorrak izan zirela adierazi zuten.
Proiektuaren hurrengo urratsa produktu jasangarriak sortzeko material birziklatuak garatzea izango da. Era berean, ingurune integratu bat garatzea aurreikusten da: azken erabiltzaileak erraz erabil dezakeen aplikazioa, itsas inguruneko interesdunei 3D teknologia erabiltzea ahalik eta gehien errazteko.
____________
* CircularSeas (EAPA_117/2018), Interreg Atlantic Area programarekin batera Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bitartez finantzatuta dagoena, ekonomia zirkularraren sustapenean ardaztuta dago eta hondakin plastikoak itsas industrientzako produktu jasangarrietan bilakatzea du helburu. Leartiker da proiektuaren liderra, eta Azaro Fundazioaz gain, honako bost bazkide hauek ditu: Communauté d'Agglomération de La Rochelle (CdA-LR), Universidad de Vigo (UVI), University of Plymouth (UoP), Cork Institute of Technology (CIT) eta Instituto Politécnico de Leiria (IPLeiria).
Leartiker Elikagaien Teknologia
Elikagaien Teknologia Eraikina
tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com
Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
Leartiker Polymer R&D
Lea Artibai Berrikuntza gunea
tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com
Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)